1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Albaitaria txertatzen

Animalien botiken salerosketa eta erabilera geroz eta nekezagoa bihurtzen ari da.

Aurreikusten diren erreglamendu berriak onartzen badira, berriz, are eta lan gehiago emango die abeltzainei, albaiteroei eta noski, Gurdiri. Kezka hauen harira, bilera eskatu zitzaion Foru Aldundiari, eta bertako teknikariekin batzartu ziren sindikatuko ordezkariak. Erreglamendua oraindik onartzeke egon arren, laister indarrean jarriko diren arau berriek baserritarrei lan gehiago ekartzea ekidin beharra mahai gainean jarri zuten baserritarren ordezkariek. Halaber, botiken errezetak egiteko, edo baserrietako Osasun Planak egiteko albaiteroek hartu beharko duten arduraz eta honek ekarriko dituen lan edo kostuen inguruko kezkak azaldu zizkieten.

Lehendik ere handiegia den burokrazia lana, legea betez, nola arindu daitekeen aztertu, eta pausoak nola eman hitz egin zen bertan. Amaitzeko, eta gai korapilatsua dela jakitun izanda, EHNEko ordezkariek informazio eta zabaltze lanak duen garrantzia azpimarratu zieten Foru Aldunditik bertaratu zirenei, izan ere, EHNEkoen ustetan, jada konplikatua den prozesuaz (errezetak, albaiteroaren bisitak, krotalak,...) jendeak behar adina informazio ez baitauka. Aurrera begira lan horretan laguntzeko borondatea ere azaldu zuten bi aldeek.