1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Adostutako beste puntu bat udaran behiak mendira ez botatzea izan zen.

Agindu honen aurrean protesta eta borroka ugariren ondoren, aukera esperimental bat onartu zen

  • La presión social ha conseguido aprobar un protocolo experimental frente a la tuberculosis

Urte hasieran, behi batek positibo eman zien Ezpeize herriko Sophie eta Philippe Sicre laborariei eta administrazioak ustiategiko abere guztiak hiltzeko agindua eman zuen. Agindu honen aurrean protesta eta borroka ugariren ondoren, aukera esperimental bat onartu zen eta behi talde bat salbatzeko aukera izango lukete dena ondo bazihoan. Honako protokoloa ezarri dute: abere talde bat hiltzera bidaliko dute, eta beren gorputzen analisiaren emaitzen ara­bera erabakiko dute beste behiak biziko diren ala ez.

Urtarrilaren 8an kasu positiboa agertu zen. Behia hil ondorengo ana­lisiek C3 mailako kutsadura zuela azaldu zuen eta C1-C2 mailek ez bezala, Frantziako administrazioak etxalde osoa hiltzeko agindu zien. Otsailaren 23an nekazari talde batek manifestazioa egin zuen Pauen (Okzitania) Mauleko hiltegiaren alde eta behi-tuberkulosiaren kudeaketa­ren aurka. Iñaki Etxanizek eta Frederique Espagnacek hautetsien babesa izan zuten, eta geroztik biak izan dira artekariak ELB sindikatu eta Frantziako Nekazaritza Ministerioaren artean. Martxoaren 30an Ezpeizko baserrian bildutako bostehun bat lagunek presioa han­ditzen lagundu zuten. Protokolo alternatiboaren nondik norakoak honako hauek dira.Bi talde egin ziren eta 48 buru bizirik babestu nahi dira eta 35 behi hiltegira eraman ziren hasiera batean.

Irailaren 10an, hamabi behi bidali ziren hiltegira eta hauen analisien arabera gordetako nukleo hori salba­tu ahalko da.

Protokoloan adostu zen 3 behi posi­tiboko marra gorria, analisietan azal­duko balira positibo kopuru hauek buru denak kendu beharko lituzke­te. Adostutako beste puntu bat uda­ran behiak mendira ez botatzea izan zen eta etxeko belardietan ibili dira behiak negurako bazkak galduz. Eta elkartasun dei batean, ELB neguko bazka bilketa bat antolatu eta etxera eraman dizkie negurako beharko duten bazka. Protokolo honek funt­zionatzen duela frogatzen bada ego­era honetan gerta daitezken labora­riei ere babes handia suposa diezaio­ke bizi guztiko lanaren galera ez jasa­teko.