1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Neurriak otsailaren 15era arte ezarri dituzte

Otsailaren 15era arte luzatu dituzte Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak H5N1 motako gripearen kontrako neurriak

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Hegazti Gripearen aurkako hainbat neurri ezarri dituzte urtarrilaren hasierako egunetan. 2021eko abenduan Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeritzak H5N1 hegazti gripea agertzeko arriskua zegoela adierazi zuen eta urtarrilaren 4an Katalunian birus horrekin kutsatuta hildako hegaztiak agertzearekin batera, neurriak ezarrarazi ditu. Iaz hartutako neurri berdinak dira eta otsailaren 15era arte egongo dira indarrean Hego Euskal Herrian.

Hemen oraindik kasurik baieztatu ez den arren, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak sei neurri ezarri dituzte:

a) Debekatuta dago Anseriformes eta Charadriformes ordenetako txoriak amu gisa erabiltzea basa hegaztiak erakartzeko ehiza jardueretan.

b) Etxeko hegaztiak aire zabalean haztea debekatuta dago. Hala ere, hori ezinezkoa denean, kasuan kasuko foru aldundiari jakinaraziko zaio, eta kasuan kasuko foru aldundiak etxeko hegaztiak aire zabalean edukitzea baimendu ahalko du, baina txori sareak edo basa hegaztiak sartzea eragozten duen beste edozein gailu jarri beharko dira horretarako betiere etxeko hegaztiek instalazioen barrualdean jan eta edaten badute.

c) Debekatuta dago etxeko hegaztiei ura ematea, ur hori basa hegaztien esku egon den ur biltegietatik hartua bada, salbu eta biltegi ur hura tratatu egiten bada.

d) Debekatuta dago etxeko hegaztiak edo bestelako hegaztiak gatibu edukitzea animalien zentroetan (ez dira gatibutzat hartzen partikularrei konpainia hegaztiak saltzeko baimendutako saltoki batean daudenak).

e) Ehiza jardueretarako ehiza esparruak etxeko hegaztiak askatzea birpopulatzeko, foru aldundiaren berariazko baimena eskuratu beharko da.

Aipatutako neurri horiez gain, datu baseak zein erregistroak indartzeko ahalegina egin dezakete administrazioek. Iaz, esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalei tamaina txikiko edo autokontsumorako ustiategien datuak biltzeko eskaera egin zien