1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Las recetas de los fármacos que contengan antibiótico tendrán un valor de 5 días

Abereen ideintifikazioaz gain, antibiotikoa duten botiken errezeten balioa ere aldatu da

Europar Batasuneko Albaitaritzako Sendagaiei buruzko 2019/6 Erregelamenduak ezartzen duenaren arabera, urtarrilaren 28tik aurrera abereentzako botika erosteko abere horren identifikazioa derrigorrezkoa izango da. Identifikazioa esaten duenean honakoa eskatzen du: behien, ardien, ahuntzen edo txerrien kasuan krotalaren zenbakia edo lotearen identifikazioa zehaztu behar dira. Zaldiei dagokionez, berriz, haren mikrotxiparen zenbakia edo lotearen identifikazioa. Hegazti eta untxiekin lotearen identifikazioa eskatuko da soilik. Txakurren kasuan, mikrotxiparen zenbakia eta katuen kasuan, aldiz, izena ematearekin nahikoa izango da. Era berean, zenbat animaliei emango zaien tratamentua ere zehaztu behar da.

Bost eguneko balio du errezetak

Dena den, aldaketa ez da soilik abereen identifikaziora mugatzen, izan ere, antibiotikoa daramaten botika guztien errezetek, bost eguneko balioa bakarrik edukiko dute. Hau da, botika hori erosteko errezeta bakoitzak bost egunean bakarrik balioko duela.

Era berean, abereari egin beharreko tratamendua egiteko beharrezkoa den botika kopurua soilik errezetatu ahal izango da. Hau da, aberearen jabeak ezingo duela etxean bada ez bada edukitzeko botikarik eskatu.

Esportazioei ere betearaziko zaie

Erregelamenduak zehazten du Europar Batasunera esportatzen duten herrialdeek antimikrobianoei jarritako mugak, baita hazkundea edo errendimendua sustatzeko botikei jarritako debekua ere, errespetatu beharko dutela.

-------

El Reglamento (UE) 2019/6 sobre Medicamentos Veterinarios establece que a partir del 28 de enero será obligatoria la identificación de este animal para la compra del medicamento para el ganado. Asimismo, las recetas de todos los fármacos que lleven antibiótico solo tendrán un valor de cinco días y solamente se podrán recetar las cantidades estimadas (dosis) para el tratamiento del animal o el lote de animales.

  • En el caso del vacuno, ovino, caprino o porcino se pedirá el número del crotal o identificación del lote
  • Los países terceros que exporten a la UE deberán respetar la prohibición establecida por el reglamento