1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman zuen haragitarako behi, ardi, ahuntz, hegazti eta untxi hazleentzako aparteko diru laguntzak argitaratuko zituela ekainaren 8an.

Aipatu laguntza hauek Ukrainako gerraren ondorioz sortutako krisiari aurre egiteko asmoz bideratu dituzte, alde batetik FEAGAk 0,9 milioi euro jarrita eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak 1,8 milioi euro jarrita. Guztira, 2,7 milioi euro banatuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi zuten sektorearen egoera oso larria dela ikusirik, ofizioz bideratuko zituztela diru laguntza horiek eta gaineratu hiru hilabeteren buruan banatuko zituztela: “Ordainketa egiteko epea irailaren 30ean amaitzen da”.