1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE
Ixidro Sukiari Omenaldia

Gazta Azoka izan zuten maiatzeko lehen asteburuan zehar Idiazabalen. Bi egunetan zehar egitarau oparoa antolatu zuten eta denetariko ekint­zak izan dira, guztiak gaztarekin lotuak, noski. Herriko puntu ezberdi­netan banatuta 17 postu izan dira Hego Euskal Herriko gaztagileenak, Ipar Euskal Herriko zein Euskal Herritik kanpoko zenbait gaztagile ere izan ziren bertan, guztira 23 gazta pos­tuko kopurura iritsiz eta gazta ezberdi­nak dastatzeko aukera emanez.

Gazta Lehiaketa

Gazta lehiaketan 13 gaztak hartu zuten parte eta bertaratu ziren 200 pertsonatik gora aritu ziren gaztak dastatzen eta haien iritzia ematen. 3. postua Gabiriako Baztarrikak eta Elgoibarko Mausitxak berdinduta lortu zuten. Bigarren postuan, berriz, Arbelar gaztak eta lehenengoan, Idiazabalgo Gaztañaditxulo. Lehiaketaz gain aurtengoan, Ixidro Sukia izan zen omendua. Sukia Bordaberri baserriko artzain familia bateko hirugarren belaunaldia da eta bizitza osoa igaro du gaztagintzan. 2019an erretiroa hartu zuen, baina ez du etxeko ohitura jarraipenik gabe utzi, izan ere, txiki-txikitatik bere semeari, Ikerri, helarazi dizkio art­zaintzaren eta gaztagintzaren balore guztiak eta orain, berak hartu du gida­ritza.