2020an baino 7.312 milioi kilo barazki eta fruta gutxiago kontsumitu dira Espainiar estatuan
- El consumo de frutas y verduras frescas en los hogares ha descendido un 8% respecto al 2020
Elikadura, Arrantza eta Nekazaritza Ministeritzaren Kontsumo panelaren arabera, 2021ean Espainiar estatuko etxeetan kontsumitutako fruta eta barazki kopurua %8 jaitsi da 2020 urtearekin alderatuz gero: 7.312 milioi kilo kontsumitu dira eta 12.303 milioi euro gastatu dira, 2020an baino %9 gutxiago.
Frutak
Etxeetako fruten kontsumoa %7,5 jaitsi da 2021ean 2020arekin erkatuz gero. Guztira 3.944 milioi kilo gutxiago, hain zuzen ere. Fruta guztien kontsumoak egin du behera, baita orokorrean eskaera handiena dutenek ere: 2021ean 635 milioi kilo laranja kontsumitu dira, 2020an baino %12 gutxiago; 402 milioi kilo sandia %8 gutxiago, eta sagarra 390 milioi kilo %16 gutxiago. Orotara 6.708 milioi euro gastatu ziren frutak erosten, 2020an baino %8 gutxiago.
Barazkiak
Etxeetako barazkien kontsumoa, berriz, 2021ean 2020arekin konparatuz gero %9 jaitsi da. Guztira 2.495 milioi kilo barazki kontsumitu dira eta 4.819 milioi euro gastatu dira horretan.
Frutekin gertatu den bezala, kontsumitutako barazki mota guztien kopuruaren jaitsiera gertatu da. Dena den, jaitsierarik handiena tomatearen kontsumoan ikusi da: 564 milioi kilo kontsumitu dira, 2020an baino %11 gutxiago. Era berean, piperrak %10 gutxiago kontsumitu dira, 219 milioi kilo. Bestetik, patataren kontsumoak ere murrizketa izan du, izan ere, %12 gutxiago erosi baitute etxerako. Datu horiek agerian jarri dute Covid-aren ondorioz, ezarritako itxialdiak kontsumoan izan duen eragina. Dena den, fruta eta barazkien kontsumoko datuak pandemia aurrekoak baino hobeak dira.