1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA
Abenduaren 20ko mobilizazioa, urtarrilaren 7rako deialdia eginez

Urtarrilaren 7an, Bilboko Autonomia kalea betetzeko deialdia egin dute Donostiako kaleetan

Donostian mobilizazioa egin genuen sindikatuok Sarerekin batera,urtarrilaren 7an Bilbon egingo den presoen aldeko manifestaziorako deialdia egiteko. Urtarrilean egin ohi den manifestazioaren bi urteko hutsunearen ondoren salbuespen legedia bertan behera uzteko eskatu genuen. “Legeak zehazten duen bidea egiten utzi behar zaie presoei, baina oztopo asko dauzkate oraindik”, adierazi zuen Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak. Bide horretan, hirugarren graduak ematea eta Eusko Jaurlaritzak espetxeetako eskumena izatea, “oso pauso positiboa” dela azpimarratu du. “Baina azkenaldian ikusten ari gara 3. graduan zeuden euskal preso batzuen kontra helegiteak aurkezten ari direla Espainiako Audientzia Nazionaleko fiskalak eta bide hori baliatzen ari direla hainbat preso berriz espetxeratzeko. Horrek, noski, kostu psikologiko handia eragiten die presoei eurei eta haien senitartekoei”. Xabier Atristain, Mikel San Argimiro, Aitor Esnaola eta Joseba Arregiren kasuak aipatu zituen.