Nafarroa Saltsa Berdean-en bigarren edizioa da. Horren bidez, tokiko merkataritza txikia eta ekologikoa sustatu nahi da, eta CPAEN/NNPEKen Jatetxe Jasangarrien Sareko taberna eta jatetxeei lagundu.
CPAEN/NNPEKek Nafarroa Saltsa Berdean errezeta-lehiaketa jarri du martxan bigarren urtez jarraian. Ekimen honen bidez, parte hartzen duten pertsonek 150, 100 eta 50 euroko sariak irabaz ditzakete elikagai ekologikoekin lan egiten duen tokiko denda txikian kontsumitzeko.
Lehiaketa honen bidez, tokiko elikagaien eta elikagai ekologikoen aldeko apustua egiten duten salmenta-puntuek egiten duten lana ikusarazi nahi da; izan ere, sektore hori funtsezkoa da CPAEN/NNPEKentzat, kontsumitzaileei ekoizle ekologikoen lana helarazten baitie.
Gure hiri askotako auzoetan eta Nafarroako beste herri txiki batzuetan jarduten duten saltokiak dira. Gertuko publikoarekin harremanetan daude, eta gero eta gehiagok eskatzen dituzte elikagai osasuntsuak, sasoikoak, ekologikoak, hemen landutakoak eta ekoitzitakoak.
Berrogeita hamar bat denda, ekodenda, belar-denda, harategi, ardotegi, fruta-denda eta kontsumitzaile elkarteez ari gara, besteak beste. Saltoki horiek, gainera, produktore askorentzat beren ekoizpena aurrera ateratzeko aukera bakanetako bat dira.
Nola parte hartu
Nafarroa Saltsa Berdean parte hartu nahi dutenek oso erraza dute. Jakiak CPAEN/NNPEK sareko denda ekologiko batean erosi beharko dituzte, errezeta bat prestatu, argazki bat egin eta errezetarekin batera Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-postara bidali, osagaiak erosi dituen denda adieraziz.
Errezeta eta argazkia Facebooken, Twitterren eta Instagramen ere parteka ditzakete. Lehiaketan parte hartzeko, erosketa egin duten establezimendua izendatu beharko dute, @navarraecologica etiketatu eta #NavarraEnSalsaVerde hastag-a erabili. Errezetak jasotzeko epea azaroaren 16tik abenduaren 15era bitartekoa da.
Sari bat bezeroentzat, dendarentzat eta jatetxeentzat
Lehiaketa honen berezitasuna da irabazleak hirukoiztuta daudela. Alde batetik, errezeta-lehiaketa irabazten duen pertsonak 150 €-ko txartela jasoko du lehen saria irabazten badu, 100 € bigarrenak eta 50 € hirugarrenak, bere denda ekologikoan gastatzeko. Bestetik, osagaiak erosi diren dendek bermatuta izango dute zenbateko horretako erosketa, beren establezimenduetan, baina, gainera, arduradunek txartel bat jasoko dute, hautatzen duten Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko jatetxean gastatzeko sariari dagokiona, hain zuzen. Eta aukera asko dituzte: Michelin izarra duten jatetxeak, erretegiak, pizzeriak, eguneko menuetako jatetxeak edo makrobiotikoak. Hogeita hamar establezimendu baino gehiago Nafarroa osoan.
Horrela, CPAEN/NNPEKek elikadura ekologikoan aritzen diren saltokiak eta elikagai horien aldeko apustua egiten duten jatetxeak ezagutarazten lagundu nahi du. Gainera, produktu horiek merkaturatzeko eta kontsumitzeko bide laburrak, garapen iraunkorra eta landa-mundua mantentzea sustatzen dute.
Lehiaketari, dendei eta jatetxeei buruzko informazio guztia www.navarraecologica.org webgunean.
“Pase lo que lo que pase con la discusión presupuestaria, no habrá dinero para y para todos”
Muchos conocerán a Tomás García Azcarate por la información que ofrece en las redes sociales sobre políticas agrarias estatales, europeas e internacionales. Es Vicedirector del Instituto de Economía, Geografía y Demografía del CSIC, miembro de la academia Francesa de Agricultura y de la Accademia dei Georgofili. Ha respondido a las preguntas de Ardatza, sobre la situación que podrá darse en la “nueva realidad” post-covid.
¿Por qué se especializó en economía agraria? ¿Qué le llevó a ello?
Al acabar la secundaria, me atraía la economía pero también lo concreto, y qué hay más concreto en la vida que la agricultura y la ganadería.
Mucha gente le sigue en las redes sociales. Es muy activo y comparte multitud de artículos y opiniones que muchas veces han creado controversia ¿Cómo lo lleva?
Empecé cuando estaba en la Comisión Europea. Por un lado, disponía de mucha información. Por otro, notaba que mis interlocutores, tanto en los movimientos sociales como en la Universidad, carecían de ella. Podíamos discrepar sobre las soluciones, pero no deberíamos discrepar sobre los hechos. Luego, cada interlocutor social aporta sus soluciones, pero sin un mínimo consenso sobre diagnóstico, no hay forma de encontrar puntos de encuentro. En cuanto al mundo de la academia, le falta a veces conocimiento de la realidad y de los equilibrios políticos.
Con más, y variada información, ambas cosas mejoran. Esto de “variada” me ha traído problemas. Alguna gente no entiende que difundo informaciones que me parecen útiles y opiniones que me hacen reflexionar esté más o menos de acuerdo con ellas.
Legazpin, Ondarreko ga ztandegia izan da garailea Ordiziako lehiaketan Patxi Lopez de Uraldek eskuratu du lehen postua
Koronabirusaren pandemiak markatuta egin dira iraileko gazta lehiaketa esanguratsuenak Gipuzkoan. Legazpin, irailaren 6an egin zuten 36. Artzain Gazta Lehiaketa eta Segurako Ondarre gaztandegiak eskuratu zuen lehen postua, haren atzetik bigarrenean, Mausitxa gelditu zen eta hirugarrenean, berriz, Gaztañaditxulo.
Gipuzkoako Artzain Gazta txapelketan lehen hamar postuak lortzen dituztenek, Euskal Herriko Txapelketarako txartela eskuratu ohi dute. Aurten, ordea, Euskal Herriko lehia egingo den zalantza dago, izan ere, Nafarroakoa txapelketa bertan behera gelditu izanak eragin baitezake, besteak beste.
Ordizian, saria Arabara
Ordiziako Gazta Txapelketaren 47. aldian, Patxi Lopez de Uralde arabarrak eskuratu zuen lehen postua irailaren 11n egindako lehian. Bigarren Unai Lekuona gelditu zen, hau ere arabarra, eta hirugarren postuan, berriz, Elgoibarko Mausitxa. Berrogeita hiru gaztagile aurkeztu ziren Ordizako lehiaketara: 18 Gipuzkoatik, 11 Nafarroatik, 10 Arabatik eta 4 Bizkaitik.
Autoentzako ezarritako egutegia, ez zaie traktoreei aplikatuko
Traktoreek pasa beharreko IAT-a (ITVa) azaroaren 10era arteko luzapena iznago dute, hau da, alarma egoeran IAT-a iraungi zaien traktoreek azaroaren 10era arteko tartea izango dutela hura berritzeko.
Dena den, Beterriko, Tolosaldeko eta Goierriko traktoreek IAT pasatzeko arazoak dituzte alarma egoera ezarri aurretik, Rheiland Tüv enpresak IAT mugikorrik ez duelako. Gipuzkoako EHNEtik Eusko Jaurlaritzako Industria departamentuarekin harremenetan jarri ginen arazo honi irtenbidea topatzeko asmoz.
Alarma egoera ezarri aurretik hasiak ginen herri batzuetan azterketak egiteko datak jartzen, ondoren, ordea, dena gelditu dute.
Baserritarrontzako garai hauetan traktoreen beharra ezinbestekoa dela kontuan hartuta eta aurretik zetorren arazoa dela jakinda, data eta lekua ezartzen hastea exijitu diogu Industria departamentuari.
EBEL ofrecerá cuatro charla sen diferentes comarcas sobre la seguridad en el caserío
Emakume Baserritarren Elkarteak (EBEL) hitzaldi sorta bati ekingo dio Gipuzkoan eta urrian zehar izango dira eskualde desberdinetan. Emakume baserritarren duintasunaren aldeko lanean, 2017. urtean hasitako ibilbideari jarraituz, lehenengo lau hitzaldi multzoaren izena ‘Segurtasuna baserrian’ izango da. Babesehne aseguru artekaritzako kideek eskainiko dute.
Aipatu hitzaldietan baserrian laneanari garenean segurtasunari dagokionean jakin beharreko oinarrizko informazioa eta oinarrizko betebeharrak azalduko dizkigute Babesehneko kideek.Hitzaldietan parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik eman behar dute izena aforo mugatua izango baitute osasun neurriengatik.Honako telefono zenbakira deituta baiezta dezake asistentzia interesatuak: 615 798 135.
Hitzaldiak
Urriak 8 -Oiartzungo udaletxean,16:00ean.
Urriak 15 -Zaldibiako Goizane zentroan,11:00etan
Urriak 22 -Azpeitiako Sindikatu zaharrean,15:30ean
Urriak 29 -Tolosako, EHNEren egoitzan,11:00etan