1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Elektrizitate dorrea

Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak Barcina (Burgos) eta Itsaso arteko argindar linearen garraio ahalmena %30 igotzeko proiektua argitaratu du.

Gaur egun funtzionamenduan dagoen argindar lineari igoko diote potentzia, 400 kilovoltera. Igoera horren ondorioz, linearen tenperaturak ere gora egingo du, hau da, 50 gradutik 85 gradura igoko da eta kableen azpiko elementuei ez eragiteko, dorreak handituko dituzte. Dorre batzuei altueran zazpi metro gehiago emango dizkietela adierazi dute. Proiektuan ez da beste euskarririk eraikitzerik aurreikusten, ezta trazatua aldatu eta beste kokaleku batera mugituko dutenik ere. Red Electrica Españolak (REE) %30eko birpotentziazioa egitea aurreikusten du: egun hari eroaleek 1540 (Finch), 1813 MVA (hawk), 1398MVA (Cardinal) ahalmena dute eta gero 2000 (Finch), 2370 (Hawk) eta 1829 (Cardinal) izango ditu.

Lineak Burgosko Tobalina harana, Arabako hamar udalerri (Lantaron, Gaubea, Erriberagoitia, Añana, Iruña Oka, Gasteiz, Zigoitia, Arratzua- Ubarrundia eta Legutio) eta Gipuzkoako bost udalerri (Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Legazpi eta Gabiria) zeharkatzen ditu.