1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Sañu Eguneko irudia

Sañu Eguneko irudia Mendietan haize errotak jartzearen kontrako hainbat taldek antolatuta lehen Sañu Eguna egin dute Sañoa gailurraren inguruan. Eguraldi makurra izan zuten eta horrek bazkaria egitea eragotzi zien. Dena den, atentzioa ematen zuten borobil handi batzuk irudikatu zituzten zelaietan. Aipatu borobil horiek haize erroten oinarriek beteko luketen eremua irudikatzen zuten.

Goizueta, Arano, Hernani

Apirilaren erdialdean beste proiektu baten berri izan zen Sustrai Erakuntza Fundazioak egindako salaketa baten ondotik: Goizueta, Arano eta Hernani artean haize errotak jartzeko beste proiektu bat dagoela jakinarazi zuen. Era berean, Fundazioak gaineratu zuen kasu honetan Espainiako Gobernua ari dela proiektua tramitatzen “azpiegiturak duen tamainagatik eta bi autonomia erkidegori eragiten dielako”. Bestetik, udal horietako ordezkariek adierazi dute ez zaiela proiektuari buruzko jakinarazpenik iritsi.