1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Mendiak

Sektorean izan ditzaketen eraginak diagnosian kontuan hartzeko eskatu du Gipuzkoako EHNEk

  • Las medidas que afecten directamente al primer sector, se deben consensuar con el sector

“Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak lan ildo berri bati ekin dio Gipuzkoako azpiegitura berdea mugatzeko eta haren funtzionaltasuna hobetzeko. Azpiegitura berdea eremu naturalen edo erdi naturalen eta beste ingurumen elementu batzuen sarea da, klima aldaketaren gisako inpaktuen aurreko erresilientzia hobetzen duena, biodibertsitatea kontserbatzen laguntzen duena eta giza populazioei mesede egiten diena ekosistemen zerbitzuak mantenduz eta hobetuz”, horrela aurkeztu du aipatu Aldundiko Departamentuak Azpiegitura Berdeen Sarearen proposamena.

Elkarlanerako prest gaude

“Aipatu diagnosian hainbat elementu ikusi ditugu Gipuzkoako EHNEtik nekazaritza, basogintza eta abeltzaintza jarduera erabat baldintzatuko luketenak eta inolako kalteordainik ez alternatibarik proposatzen ez direnak.
Erreka/ibai/errekasto ondoan, izan ibar edo ez, nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoa egitea inposatzeak, jarduera hori burutzen duen pertsonaren edo familiaren egunerokoan eragiten du bete betean. Ez da gauetik egunera egiten den aldaketa bat eta errentagarritasunean eragina izan dezake, ondorioz, baserri horren etorkizunean ere bai. Baina dokumentuan ez da zehazten horrelako transformazio bat egitera behartuta dagoen baserritarrari kalteordainik edo laguntzarik eskainiko zaion. Beste horrenbeste gertatzen da egun egon daitezkeen zuhaitz aloktonoen eremuetako jabeekin, izan ere, autoktonoak diren espezieak hobestea ongi dago, baina aloktonoak kentzera behartzen dituztenei ez zaie beren jabetzaren gaineko aitortzarik kontuan hartzen.

Era berean, itxitura “artifizialei” erreparatzen zaie: aipatu itxitura artifizialak dauden lekuan harresiak edo frutadun heskai autoktonoak jartzea proposatzen da. Hesi horiek guztiek sarri abereak eusteko helburua dute eta haiek egiteak kostu ekonomikoa ere bai, baita mantentzeak ere. Hesi mota batetik bestera aldatzerakoan helburu horiek kontuan hartu behar dira eta diagnosian ez da horrelakorik kontuan hartzen.
Zarauzko padurari buruzko diagnosian soilik aipatzen dira konpentsazio neurriak eta kontuan hartuta nekazal jarduerak eskaintzen dituen zerbitzu ekosistemikoak askotarikoak direla, baita orain arte natura gisa ulertzen duguna baserritarrok kudeatu dugula hein handi batean, gure jardueran bete-betean eragin dezaketen aldaketak planteatzerako orduan gure iritzia aintzat hartzea eskatzen dugu. Elkarlanerako prest gaude eta alternatibak lantzeko ere bai”.