1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Manifestazioko irudia

Maiatzaren 14an, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa egin zuen Lasarte-Oriatik abiatuta Zubietako erraustegiraino.

“Donostiako erraustegiaz... zer ez digute esaten?’ lelopean egin zuten errauste plantarainoko bidea. Mugimenduko kideek salatu zuten agintariak “informazioa ezkutatzen ari” direla: “Urte eta erdi da erraustegia martxan dela, eta ez dira hangoen berri ematen ari”. Esaterako, apirilaren 26an errauste plantak matxura izan zuen eta hark izandako geldialdiaren berri maiatzaren bigarren astean eman zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK).

Hondakinen politika ere kritikatu zuten Mugimenduko kideek: “Tamalez, erraustegiak ez du konpondu hondakinen arazoa, eta, aldiz, Zubietan eta inguruetan eguneroko ogia da hondakinen errekuntzak eragiten duen kutsadura”.

Horrez gain, salatu dute inguruko herrialdeetara eramaten ari direla erraustegitik ateratzen diren eskoriak.