1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Landa garapena
Berriak EHNE
AZKENAK LANDA GARAPENA
Aragoiko CITAra bidalitako hazien sailkapena

Nafarroako 28 barietate zahar eta bertakoak dira, hainbat baratze-produkturenak

  • Hasta el momento, el proyecto ha conseguido incorporar un total de 92 semillas diferentes

Nafarroako hainbat baratzezainen laguntza eskuzabalarekin, INTIAk desagertzeko arriskuan zeuden ant­zinako eta tokiko hazien barietate desberdinak ugaltzeko prozesua hasi du. Martxoaren amaieran, 25 kiloko lehen sorta eman zioten Aragoiko CITAko Germoplasma Ban-kuari, zehazki, sei babarrun barieta­te, hiru tomatearenak, bi artoena eta kalabazarena bat.

Proiektuak aurreikusten du etorki­zunean beste 16 hazi mota landat­zea Doneztebe, Sartaguda eta Cadrei-tako lursail esperimentale­tan. Oko-ko babarrun beltza, Leitzako babarrun beltza, Erratzukoa, Izaltzuko biribila eta txatika zuria bezalako barietateak dira; arto barietateak, berriz, Narbarte eta Urdazubi izenekoak dira, entsaladarako tipula barietate­az gain.

Tomate-hazien beste hiru barietate ere sartzen dira: more berantiarra, tomate berdea eta Zacarias toma­tea. Aurtengo kanpainarako plan­gintza dagoeneko sailkatuta dauden hiru baba, aza eta eskarola barieta­terekin osatzen da, baina kopuru handiagoa lortzeko ugaldu egin behar dira.

Landare-materialaren zati bat Ara-goiko CITAn utzi da, eta beste zati bat laster sartuko da Espezieen Material Biologiko eta Genetikoaren Bankuen Espainiako Inbentarioan. Soberakina, berriz, "Liburutegiak eta haziak/Bibliotekak" izeneko proiek­tura bideratzen da. Proiektu horren parte dira Nafarroako Liburutegia eta sareko beste 25 zentro publiko, erabiltzaileen artean banatzeko. Guztira, eta bi kanpainatan, INTIAk 28 barietate zahar eta lokalen haziak landatuko ditu, espezie horiek behin betiko gal ez daitezen eta biodibert­sitateari mesede egiteko.

Hace 8 años, INTIA comenzó a recuperar semillas antiguas y locales dentro del proyecto LIFE-IP NAdapta-CC, gracias a la contribución de particulares que han estado conservando distintas especies de semillas. En los últimos meses, INTIA ha seguido recibiendo ofrecimien­tos de colaboración que servi­rán para completar la Guía de Variedades Locales Hortícolas de Navarra.