1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Landa garapena
Berriak EHNE
AZKENAK LANDA GARAPENA

Azken hilabetetan herri bide eta baso bideen ordenantzak hainbat udaletan esku artean dituzte.

Iaztik Azpetiko Udalaz gain, Ataunen, Baliarrainen eta Berastegin ere berritze prozesuak martxan jarrita dituzte. Behin eta berriro ordenatza proiektu hauek aztertzean ezaugarri honekin aurkitzen gara: ikuspegi kaletarretik egindako dokumentuak direla. Gipuzkoako EHNEren aldetik elkarlanean adostutako dokumentu bat helburu izanda hainbat ekarpen egin dizkiegu testu hauei, batez ere landa eremuko biztanleekiko benetako errespetua eta aitortza islatzen dituena izan dadin. Baserritarrak kontutan hartuko dituen ordenantza bat nahi dugu. Bide hauek, bertan bizi zirenek, beraien joan-etorrirako eta bertako jarduera naturalak gauzatzeko eraiki zituzten eta egun erabilera berezi bezala sailkatu nahi dira berauen ohiko erabilera eragotziz, baimena eskatzera behartuz eta erabat zigortuz hainbat lan. Besteak beste, mekanismo ezberdinak martxan jartzea aurreikusten dira: erabilerak debekatuz, tasa eta fidantzen ordainketak, egutegi eta epe zorrotzak, segurtasun distantzia neurrigabeak, erantzukizun gehigarriak…

Basoak

Basoak dauden lekuan daude bideak eta horiek egurra ateratzeko beharrezkoak dira. Baso biziak nahi badira tasa eta fidantza hauek oztopo bat gehiago dira eta lurrak landatu gabe uzteko joeran lagundu besterik ez du egiten. Ezin ahaztu dezakegu, bertan kudeatutako basoetatik ateratako egur hori gizartearentzat ezinbestekoa dela, eraikuntzan, altzarietan… eta basoak oraindik baloratzen ez diren hainbat onura ere ematen dizkiola gizarteari; hala nola,suteak ekiditea CO2 xurgatzea, etb.