1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Landa garapena
Berriak EHNE
AZKENAK LANDA GARAPENA
Oñatin egin zuten Gaztenek Berri proiektuaren aurkezpena

Enpresa kudeaketa, digitalizazioa eta berrikuntza mailan prestakuntza zabaltzeko helburua du

Uztailaren 18an Gaztenek Berri programa aurkeztu zuten Oñatin egin zituzten lan jardunaldi batzuetan Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Mondragon Unibertsitateak. “Belaunaldien berrikuntza eta ekintzailetza oinarrizkoak dira Euskal nekazaritzako elikakate osoaren biziraupenerako eta modernizaziorako, Euskadiko garapen sozioekonomikoaren zati garrantzitsua baita”, gaineratu zuten aipatu aurkezpenean. “Gaztenek programara iristen diren gazte guztien artean enpresa kudeaketari, digitalizazioari eta berrikuntzari buruzko prestakuntza zabaldu nahi die, sektoreko eta inguruko erronka eta beharrei erantzuteko jakinmina eta gogoa pizteko”, bultzatzaileen esanetan.

Oraingoa proiektu pilotua izango dela adierazi dute eta gaineratu “etapa berri honetan proiektuak gero eta berritzaileagoak izatea lortu nahi da, balio erantsi handiagoa sortzeko eta etorkizun ikuspegia duten pertsonek gidatzea”. Programan zehar, online saioak egingo dituzte sektorearen problematikak ulertzeko, etorkizuneko joerak ezagutzeko eta berrikuntza tresnak aurkitzeko.

“Horren helburua da lehen sektorea gaztetzea eta modernizatzea, eta horretarako XXI. mendeko erronka berriei egiteko tresnak eskainiko zaizkie”, zehaztu dute. Lehen belaunaldiaren emaitzak ikusi beharko dira.


Gobierno Vasco, Diputaciones y Mondragon Unibertsitatea ponen en marcha Gaztenek Berri

Con la implementación del proyecto Gaztenek Berri, Gobierno Vasco y las tres Diputaciones buscan, con la asistencia de Mondragon Unibertsitatea, ampliar la formación en gestión empresarial, digitalización e innovación de todas las personas jóvenes que llegan al programa Gaztenek, así como despertar en ellas la curiosidad y las ganas por responder a retos y necesidades reales del sector y el entorno. “Mediante el proyecto se persigue el rejuvenecimiento y la modernización del sector primario ofreciendo herramientas que les permitan afrontar la gestión empresarial, la digitalización en el trabajo agroganadero y las nuevas técnicas e innovaciones en este ámbito”, han señalado.