1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

1.350 lan ordu baino gehiago ezingo dira nekazal jarduera ez den beste edozein lanpostutan egin

Azaroaren 25ean Gipuzkoako Foru Aldundiak ATP izaeran aldaketak egin zituela publikatu zuen Boletin Ofizialean. Aldaketa honakoa da: guztira 2.700 lan ordu egin ahalko dira, baina horietatik 1.350 lan ordu baino gehiago ezin dira nekazal jarduera ez den beste edozein lanpostutan igaro. “Nekazari batek ATP izaera du, hau da, bere ogibide nagusia nekazaritza da, baldin eta urteko errenta osoaren %50 gutxienez bere ustiategian egiten duen nekazaritza jardueratik lortzen badu, eta urteko lan denbora osoaren %50 edo gehiago ustiategiarekin lotura zuzena duten jardueretarako ematen badu, nekazaritzako lan unitateen arabera.
Azken baldintza hau betetzen den ikusteko urtean gehienez 2.700 lan ordu egin ditzakeela pertsona bakoitzak kontsideratuko da; hortaz nekazaritza jardueratik kanpo 1.350 lanordu baino gehiago ematen dituenak ezingo du inola ere ATP izaera baldintza bete, nekazaritzako lan unitateak edozein direla ere. Nekazaritza jardueratzat hartzen dira nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako produktuak lortzeko egin beharreko lanak, produktu horien eraldaketa, ontziraketa eta salmenta barne hartuta, baldin eta ustiategiaren barruan egiten badira; era berean, halakotzat joko dira ustiategia mantentzeko egin beharreko lanak”. Aldaketa honek diru laguntzak jasotzerako orduan eragina du.