1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Gipuzkoako Foru Ogasunarekin bilera burutu du uztailean

Aurrez Gipuzkoako batzar nagusie­tan egin bezala, Gipuzkoako Foru Ogasuneko arduradunekin bildu ziren EHNEko ordezkariak, Lurgintzako teknikarien laguntzare­kin. Fiskalitate berdeaz etengabe hitz egiten den honetan, neurri kon­kretuak martxan jartzeko beharra mahaigaineratu zitzaien, edukiz jaz­teko esaten den hori. Halaber, egu­nerokoan sortzen diren arazo tekni­ko edo interpretaziokoak ere argit­zen saiatzeko probestu zen bilera. Martxoan 1eko aldarriei jarraiki, Batzar Nagusietako fiskalitateari buruzko ponentzian, eta ondorengo bileran mahai gaineratutako eska­rietako batzuk ondokoak izan ziren:

  • BEZaren itzulketak azkartzea, baserrietan sortzen dituzten altxor­tegi arazoak gutxitzeko (kontuan izan behar da BEZ 0 aplikatutako salmentek eragin handia dutela, esnearekin esaterako).
  • Errenta aitorpenean egiten diren kenkariak (forfaitak ) 2023ko erren­tarekin bukatzen dira, eta hauek, egonkortzea eta ez kentzea.
  • Trasmisioak errazteko, gazteei egi­niko dohaintzak, edo lurren baterat­zea errazteko dituzten zergak kent­zea.
  • Basoa atera ondorengo zergapetze sistema aldatzea, landaketak egiten dituztenei zergak jeitsiz eta landat­zen ez dutenei handituz, horrela benetan lan egiten ari dena lagun­duz.
  • Baserritarrek sortzen dituzten gizartearentzako onurak, kenkarie­kin edota ordainekin laguntzea.
  • Gailu teknologikoekin sortzen diren konfigurazio arazoen aurrean, malgutasunez jardutea.
  • Idatzizko kontsultak egiten direne­an baserritarrak ahalik eta hobekien aholkatzeko erantzuteko azkartasu­na, eta galdera kolektiboak egiteko aukera.

Egindako bileraren balorazio positi­boa egin zuten EHNEko ordezkariek: “eskariak aztertzekotan agertu dira Foru Ogasuneko arduradunak, eta arazo teknikoak, edo azaldutako dudak begiratu eta argitzekotan. Orain ikusi beharko da hitz onetan geratzen diren edo eskatutako neu­rriak martxan jartzen dituzten”.