1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Ministeritzak publikatu ditu haragitarako behi, ardi, ahuntz, hegazti eta untxi hazleentzako aparteko diru laguntzakAipatu laguntza hauek Ukrainako gerraren ondorioz sortutako krisiari aurre egiteko asmoz bideratu dituzte, alde batetik FEAGAk 0,9 milioi euro jarrita eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak 1,8 milioi euro jarrita. Guztira, 2,7 milioi euro banatuko dituzte.

Diru laguntzen onuradunen zerrendak hemen

Ofizioz bideratuko dituzte diru laguntza hauek eta honako ezaugarri hauek izan behar dituzte onuradunek:

-Haragitarako behi, ardi eta ahuntz azienden ekoizleak, 2022. urtean NPEren laguntza eskaera (PAC) aurkeztu badute + REGAn (Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean) inskribatuta badaude +ardi eta ahuntzen kasuan, martxoan publikatu ziren esnetara bideratutako ganaduari zuzendutako laguntzak jaso ez izana

-Haragiaren hegazti sektoreko eta untxi sektoreko ekoizleak 2022ko urtarrilaren 1ean REGAn Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta eta alta emanda dagoen ustiategiko titular badira + 2022ko zentsuaren deklarazioa egin izana.

-2022an instalatu berri diren abeltzain gazteen kasuan 2022ko NPEren laguntza eskaeraren baitan egiteaz gain honako baldintza hau hartuko da aintzat: buru hautagarriak 2022ko apirilaren 30ean ustiategian zeudenak hartuko dira kontuan.

Onuradun izan daitezkeenen zerrenda https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/ web orrian publikatuko dute datozen egunetan.

Era berean, ekonomia zirkularrarekin, mantenugaien kudeaketarekin, baliabideen erabilera eraginkorrarekin edo ingurumen errespetuarekin zerikusia duen jardueraren bat egin izanaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar dute onuradun posibleak ere adieraziko dira.

Dena den, aitorpen hau ez dute aurkeztu beharko 2021ean klimarako edo ingurumenerako onuragarriak diren praktiketarako ordainketa jaso dutenek, edo landa garapeneko programaren laguntza hauetakoren bat jaso dutenek: M-10 Nekazaritza-ingurunekoak, M-11 Nekazaritza ekologikoa, M4.1-Ustiategietako inbertsioak, M-13-Muga naturalak dituzten zonak.

Aipatu erantzukizunpeko adierazpena hemen klik eginda eskura daiteke (dokumentuaren azken orria da).

Onuradun izan daitezkeenek 10 egun balioduneko epea izango dute, elektronikoki, (ekainaren 22a barne) laguntzari uko egiteko, bere datuak kontsultatzearen aurka agertzeko edo hala behar izanez gero erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko.

Laguntzari uko egiteko edo datuak kontsultatzearen aurka agertzeko bete beharreko dokumentua hemen klik eginda eskura daiteke (dokumentuaren azken aurreko orria da).

Elektronikoki izapideak egiteko BAKQ behar da. BAKQ ziurtagiri elektronikoa lortzeko: BakQ, herritarrentzako identifikazio elektronikoaren 'orotariko giltza' (izenpe.eus)

Azpisektoreak Zenbatekoa bakoitzeko Min/max
Behi Ume hazleak 52€/buruko 0/125 behi
Txahal gizenketa 10€/buruko 3/520 txahal
Haragitarako ardiak eta ahuntzak 4€/buruko 30 ardi/800
10ahuntz/800
Oilaskoak Tarteka 250 buru
Untxiak Tarteka 50 buru


*Ardi eta ahuntzen kasuan, bi espezieen arteko buruen batura hartuko da kontuan, hau da, bi espezieak batuta 800 buru izango direla diruz lagunduko den gehienezko kopurua.