1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazaritza
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZARITZA
Irudian, Tolosako babarrunak

Udaberrian eta udan egindako bero eta lehorrak kalte egin do Tolosako babarrunaren uztari

  • Este año cosecharán menos de la mitad de la cantidad habitual de las Alubias de Tolosa

Tolosako Babarrun Elkarteko kideek ez dute batere urte ona izan aurten. Uzta erabat baldintzatu du euri eskasiak, baita tenperatura altuak ere. “Aurten ez dugu behar denaren erdia ere jaso. Bi eremu bereizi ditzakegun arren, Kostaldea eta Beterri, non euria egin duen, eta gero, Gipuzkoan goialdea, non euririk ez duen apenas egin. Esan beharra dugu aurtengoa uzta oso eskasa izango dela”, adierazi du Babarrun Elkarteko ordezkaria den Xabier Goikoetxeak. Hogeia hamar gradutik gorako tenperaturek lorea botarazten diote landareari eta ernaldia kaltetzen du. “Bi edo ale bakarreko lekak izan dituzte askok. Tamainagatik babarrun kaxkarrak izango dira. Dena den, lorea berandu izan dutenek kalitatean hobeto ibiliko dira, aurretik jaso zutenak baino”, zehaztu du. Era berean, gaineratu du, ekoizpen kostuen igoeragatik babarruaren prezioan ere igoera izango dela.

Bestetik, adierazi du, aurten bi kide berri egin dituztela Tolosako Babarrunaren Elkartean.