Azaroaren 15ean argitaratu zuten Gipuzkoako Boletin Ofizialean sail berriei mugak eta 2023rako birlandaketa baimenak eskatzeari eta landaketa eskubideak aldatzeari murrizketak jartzen dizkien agindua ‘Getariko txakolina’ Jatorri Deituraren baitan. Esate baterako, landaketa berrira egiteko baimena lortzeko gehienezko azalera 15 hektareatakoa izatea erabaki dute Jatorri Deiturakoek. Horrez gain, murrizketak birlandatze baimenei eta landaketa eskubideak bihurtzeko baimenei ere ezarri dizkiete.