Europako Batasuneko Nekazaritzako Ministroen Kontseiluaren bilera informala egin zen Estrasburgon.
Frantziako presidentetzak karbono gutxiko nekazaritzan eta lurzoruak karbono gehiago xurgatzeko aukeretan zentratzea erabaki zuen, nekazaritza- praktika egokien bidez, eta, horrela, 2050ean karbonoaren neutraltasuna lortzeko nekazaritza-sektoreak duen funtsezko eginkizuna aitortu zuen. Frantziako Nekazaritza ministroak Frantzian abian diren ekimen zehatzak aurkeztu zituen, hala nola karbono-isuri baxuen etiketa, nekazariei beren eragiketen isuriak 5 urtez murrizteko konpromisoa hartzea bideratzen diena.
Inolako erabakirik hartu ez duten arren, hurrengo politiken norabidea erakutsi dute aipatu Ministroen Kontseiluan.