Fraisoro Eskolak, LANBIDErekin elkarlanean, ondoko ikastaro hau antolatu du: NEKAZARITZA EKOLOGIKOA.
Lorezaintzako profesionaltasun-ziurtagiri bat (2. Maila) da, langabeei zuzendua.
Bere helburua da nekazaritza-ustiategi ekologiko batean laboreen maneiu-, mantentze-, produkzio- eta bilketa-eragiketak egiten ikastea, kalitatezko, jasangarritasuneko eta errentagarritasuneko irizpideak aplikatuz eta betiere, indarrean den nekazaritza ekologikoari, kalitate-kontrolari eta laneko arriskuak prebenitzeari dagokion legeria betez.
Izen-ematea Lanbiden egin behar da, urriaren 30etik aurrera, webgunetik edo bulegoetan: https://bit.ly/3BrC3Hw
Izena emateko epea azaroaren 18ra arte. (Lanbiden)
Info: Fraisoro Eskola: tel. 943692166 /Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.