1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Formazioa
Kontsulta itzazu eskuragarri dauden ikastaroak, eta jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago eskuratzeko

Non, noiztik eta noiz arte?

  • Aretxabaletako Areantza Etxeberri baserrian, azaroa bukaeratik martxora arte (4 hilabete).

Nori zuzendua?

  • Behi-zale gazteei (belaunaldi aldaketa).
  • Azpi-sektore honetan soldatapean eta modu kualifikatuan lan egin nahi dutenei.

Eredu formatiboa 'Artzain Eskolan'oinarritua. Ezaugarriak:

  • Proiektua eta produktu/zerbitzua formazioaren ardatz.
  • Formakuntza teoriko-praktikoa: Areantza-Etxeberrietxaldean, Aretxabaleta (Gipuzkoa).
  • Ikaskuntza prozesu eta tutorizazio pertsonalizatuak,norberaren proiektura egokituak.
  • Elkarbizitza, bertan garatzeko aukera.
  • Talde izaera lantzea, helburu.
  • Berrikuntza, bai prozesuan, bai esne-eraldaketan.

Jakintza arloak:

Bloke teorikoak:

  • Pertsona eta motibazio sistema: nire jarrera proiektuaren aurrean, kezkak,...
  • Enpresa eta kudeaketa: sozio-egitura, koordinazioa eta partaidetza enpresan,...
  • Abeltzaintza eta teknologia: elikadura, ekipamenduaren erabilera eta mantentze lanak,...
  • Eraldaketa eta dibertsifikazioa: esnekiak eta haragikiak eraldatzea, zerbitzuen dibertsifikazioa,...
  • Marketinga eta merkaturatzea: merkaturatze plana, produktuaren alorra,...
  • Eskola eta enpresa proiektua: proiektuaren atal desberdinen lantzea.

Bloke praktikoak:

  • Areantza-Etxeberrin eta beste behitegi interesgarri batzuei bisita zein trukeak eginaz.

Animatu eta eman izena!: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - 943 25 10 08