1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Formazioa
Kontsulta itzazu eskuragarri dauden ikastaroak, eta jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago eskuratzeko

2021eko Lurzoruaren Mundu Eguna (#WorldSoilDay) dela eta, Agronomia Ingeniarien Elkargo Ofizialak jardunaldi bat antolatu du, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin lankidetzan, lurzoruei eta klima-aldaketari buruz aritzeko, Saioa Hiri Ekologiaren Gelaren baitan egingo da, abenduaren 13an, on-line.

Lurzoruaren Mundu Egunak ekosistemak osasungarri mantentzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu, lurzoruaren kudeaketaren kontrolean dauden gero eta erronka handiagoei helduz. Saio honetan, klima-aldaketa egokitzeko lurzoruak duen garrantzia azaltzen duten hiru kasu azalduko dira, hirurak Euskadikoak edo inguru hurbilekoak.


Programaren xehetasunak dituen PDFa.

Izena ematea doanekoa da, erabili esteka hau horretarako. Izena eman duten pertsonek esteka bat jasoko dute saiora sartzeko.