EHUk antolatzen dituen uda ikastaroen barne, USSE eta Basoa Fundazioaren arteko lankidetzatik, aurten ere konifero landaketei buruzko ikastaro bat proposatzen dizuegu.
Aspaldikoa da konifero motako zuhaitzak baso landaketetan erabiltzeko joera. Dirudienez gainera, hurrengo urteetarako, era horretako zuhaitzekin sortutako egurraren merkatuak eskaera nabarmen handia erakutsi lezake. Hala ere, ez dira gutxi era honetako landaketak aurrera atera ahal izateko aurki genitzazkeen oztopo posibleak.
Horregaitik, eta era guztietako parte hartzaileei zuzendua, konifero landaketen argi eta ilun guzti horietaz jardungo duen bi egunetako ikastaro sakon eta zabal bat antolatu dugu. Ardatza, egun era honetako baso landaketetetan erabiltzen gabiltzan espezie ohikoenak (sekuoia, kriptomeria, zedroak eta itsas pinua) nazioarte mailako adituen eskutik aztertua izango duelarik.
Eman izena eta zatozte, ez zarete damutuko !
https://www.uik.eus/eu/jarduera/koniferoekin-baso-landaketak-zein-aukera-dago