Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Agricultura
Noticias EHNE
ACTUALIDAD AGRICULTURA
Garia. Irudia Libre mercado

Zerealen nazioarteko kontseiluak aurreikusi du zerealen munduko ekoizpena beherantz doala eta hala azaldu du azaroko txostenean. Esportatzaile nagusien artean gari izakinak 9 urtetan kopururik txikienera iritsiko direla aurreikusten du, nahiz eta munduko gari-izakinak iazko kopuru historikotik apur bat beherago egotea espero den. Zerelak esportatzen dituzten herrialde nagusienak Argentina, Australia, Kanada, AEB, Kazakhstan, Errusia, Ukraina eta EB dira.

2021-2022 kanpainan munduan zenbatetsitako zereal-uzta 3 Mt murriztu da (aurreko hilabetearekin konparatuta), gari eta garagar kopuru txikiagoak direla eta, artoaren gehikuntzagatik konpentsatu ezin izan direnak.

Hala ere, gutxi gorabeherako murrizketa kontuan hartuta ere, zerealen munduko ekoizpena zifra errekorretan kokatzen da, 2.287 zerealekin. Errekorrak garian (777) eta artoan (1.212) ere erregistratzen dira. 2021- 2022 urteen amaieran, izakinak 600 tona direla zehaztu dute.

Merkatuan tentsioa sumatzen da, esportatzaile nagusien eskaintza eskasaren ondorioz. Hori dela eta, gariarentzako prezioen azpi-indizeak %5 egin zuen gora, eta azken hamarkadan izan duen preziorik altuena lortu du oraingoan.