Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Desarrollo rural
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Desarrollo Rural
Gipuzkoan basoak izateko eremu egokia dugu

Gipuzkoako EHNEko Baso Sailak landaketak sustatzen ahal egin Gipuzkoako EHNEko Baso Sailak landaketak sustatzen ahal egin handiago egin behar dutela administrazioek adierazi du.

Basogintzako partida orain jokatzen Basogintzako partida orain jokatzen ari gara, baina ez gara nahikoa egiten ari. Nahiz eta hemendik hamar urtera ikusiko diren partida honen emaitzak, dagoeneko garbi ikusten dugu ez garela behar besteko ahalegina egiten ari basoak landatzen segitzeko”, adierazi dute Gipuzkoako EHNEko Baso Saileko kideek. Gipuzkoako EHNEtik beti goraipatu izan da gure lurraldeak basorako lur egokiak dituela, baina azken bost urtetan izan dugun xingorra gorri edota marroiak baso ugari botatzea ekarri du. Eremu asko landatu dira berriz ere, baina beste asko landatu gabe gelditzeko zorian gaude, abandonari ateak zabalduz. EHNEren ustez ez da onargarria, izan ere, landaketak sustatuz gero, baso garbiak izan ditzakegu, suteak ekidin garbiak izan ditzakegu, suteak ekidin ditzakegu, mendiko pistak mantendu ditzakegu, paisaia edertu dezakegu,CO2a xurgatzeko ezin besteko landareak izango ditugu, uren ibilgua osasuntsu izaten lagunduko du. Basoa egurra baino gehiago da.Horrez gain, herri gisa mota guztietako zuhaitzak behar ditugula aldarrikatu du Baso Sailak: “Askotariko landareak izateko lanketa handia eginbehar dugu sektoreak administrazioekin batera. Hasi Udaletatik,Aldunditik, baita Eusko Jaurlaritzaraino ere. Landareen inguruan ikerketan inbertitzen segitzeaz gain, bertako mintegietan landare mota gehiago sartu behar dira ezin dugu beste lurralde batzuekiko dependente izan”.

Baso Sailekoek gaineratu dute, orain arte insignisak bete dituen eremuak,asko eta asko kriptomeria eta sekuoia hartzen ari dira, baita hosto zabalak eta eukaliptoak ere. Denen beharra izango da, baina espezie bakoitzaren egokitasuna denborak erakusten du, eta orain esaterako,konturatu dira elurteen aurrean,sekuoiak hobeto jasaten dituela kriptomeriak baino.Horregatik guztiagatik, basoen landaketak egiteko inbertsio eta inplikazio handiagoa eskatu du Baso Sailak: “Gipuzkoan baso hektarea kopuru handia botatzen ari garenez,aurrekontua lau aldiz handitu dutela esaten digute agintariek, baina behar erreala, hamar aldiz gehiagokoa da. Orain partida hau ongi jokatzen ez badugu, gero ez dugu lortuko nahiko genukeen emaitzarik”.

Egur falta

Europako eta mundu mailako merkatua aztertuta, Baso Saileko kideek egur falta izango dela aurre ikusten dute eta gainera, petrolioaren erabilera gutxitzen joango denez, egurra izango dela horren guztiaren alternatiba aldarrikatu dute. “Gure herria basoak hazteko egokia izanda, erokeria litzateke egin beharreko inbertsioak ez egitea”.