Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Esnearen prezioaren eskaintza entregak hasi baino bi hilabete lehenago jaso edo eman behar da

Gipuzkoako EHNEtik Eusko Jaurlaritzari baita NafarroakoGobernuari kontrol tresnak martxan jartzeko exijitu zaie.

Desde Gipuzkoako EHNE hemos denunciado las prácticas abusivas que están llevando a cabo algunas industrias en la compra de leche de oveja. Las industrias lacteas debe presentar ofertas dos meses antes decomenzar a comprar la leche y algunas no lo están cumpliendo.

Algunas industrias han llegado a solicitar a las pastoras que reduzcan la producción de leche.

Gipuzkoako EHNEtik ardi esnea erosten duten industrien jokabidea aztertuta, abusuzko hainbat praktika ikusi dira eta publikoki bai Eusko Jaurlaritzari, baita Nafarroako Gobernuari ere kontrol neurriak bete ditzaten eskatu zaie: “Ardi esnea erosten duten industria batzuk ez dira garbi jokatzen ari artzaiekin. Artzaiek eta industriek kontratu bidez erosi eta saldu behar dute esnea. Ez hori bakarrik, kontratua sinatu baino bi hilabete lehenago eskaintza idatzi bat egon behar da industriaren aldetik. Eta beste behin ere, ez dira betetzen ari.

Artzainak paretaren kontra jartzen ari dira: arkumeak jaiotzen ari dira, eta esnea aurki saltzen hasi behar dute. Azken unera arte itxaroten dute industriek artzainak gehiago itxaron ezin duen unera arte, eskaintza eskasa egiteko. Ezin da onartu.

Badakigu, industriaren batek, artzainei esne kopurua jaisteko proposamena ere egin diela. Zer gara bahituta gauden pertsonak? Eskubidea izango dugu bada, nahi dugun eran gure eskuekin egindakoa, gure ganaduarekiko begirune guztiarekin egindakoa, gure kasa gobernatzeko, ezta?

Kontratuaren eta eskaintzaren betebeharraz gain, Elikagaien Kateari buruzko legeak garbi adierazten du, ezin dela esnea ekoiztea kostatzen dena baino merkeago saldu edo erosi. Eta industria batzuk lege horrek zehazten duenari ez diote begiratu ere egiten, eta gainera, artzainak estutzen ari dira.

Legea betetzeko neurriak mahai gainean daude, baina norbaitek egin behar du ikuskaritza lan hori eta kasu honetan bai Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua dira. Egin ditzatela ikuskapenak. Egon daitezela industriaren gainean, katean ahulena dena inork azpian har ez dezan. Eta ez dezatela denborarik galdu lan horretan hasteko, naturak bere erritmoa baitu, eta pertsonen gorabeherez esneak ez baitu ulertzen. Gelditu abusuzko praktikak!"