Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Michel Rameryren enpresak urtarrilaren 1etik aurrera esne produkzioa bertan behera utziko du

Confederation Paysane sindikatuak eta inguruko herritarren koalizioak 1.000 behien ukuilua ixtea lortu dute: enpresak urtarrilaren 1etik esne produzkioa bertan behera utziko duela adierazi du eta behiak bertatik ateratzen hasiko dela. Zazpi urtetan luzatu den gatazkatik garaile atera dira baserritarrak.

Aurrekariak

2013an Frantzia iparraldean (Amiens inguruan) Michel Ramery industrialak 1.000 behieko ukuilua eraiki zuen. Frantziako baserritarrak, hango herritarrak eta ekologistak kontra agertu ziren hasieratik. 2014an ukuilua okupatu zuten eta tresneriaz hustu zuten. Ondorioz, enpresak auzitara eraman zituen. Dena den, 2015ean enpresari egindako ikuskatze batean aitortutako 1.000 behi horiek baino 300 gehiago zituenez, hura ere auzitara eraman zuten. Enpresak auzia galdu zuen. "Garaipen hau egunerokoan ELB eta Confederation Paysane sindikatuek laborarien defentsan eta laborantxa herrikoiaren alde eramaiten duten borroka luzean urrats ttipi bat da", adierazi dute Euskal Herriko Laborarien Batasunetik (ELB).