Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Otsoaren populazioa kontrolatuko dituen neurriak eta araudiak exiji ditzaten eskatu dute Gipuzkoako bi sindikatuek

Martxoan Gipuzkoako bi sindikatuek herrialdeko udaletara ‘Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko’ mozioa igorri dute. Aipatu mozioan udalei hiru irizpide onar ditzaten eskatu zaie.

Alde batetik, mendiko abeltzaintzaren aldeko konpromisoa har dezaten. Aziendaren maneju estentsiboa babes dezan eskatu zaie, kalitatezko eta osasuntsuak diren elikagaik ekoizteko bidea izateaz gain, ingurunea zaintzeko eta hura kudeatzeko tresna egokia delako. Baina otsoa mendiko abeltzaintzarentzako mehatxua da eta haren populazioaren kontrolerako neurriak eta araudiak exijitu ditzaten eskatu zaie.

Bestetik, Trantsizio Ekologikoa eta Erronka Demografikorako Ministeritzari mendiko abeltzaintzaren aldeko apustua egin dezan eska diezaien proposatu zaie. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari otsoa babes bereziko espezieen katalogoan ez sartzeko eska diezaioten galdegin zaie, “horrela otsoen sarrera eta egonkortzea erraztea eragozten delako”.