Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Aralar mendilerroa.

Azken bi urte hauetan azienda mendiko larreetara igotzeko garaia zalantzaz eta gorabeherez beteta iritsi da.

Abeltzainek hamaika gaiei egin behar izan diete aurre eta guztietan administrazioa ez da laguntzeko egon. Alde batetik, azken unean mingain urdinaren txertoaren inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritza departamentutik hartutako erabakiaren zentzugabekeriak abereak mendira igotzeko garaia baldintzatu die abeltzainei. Azken unean albaitari bidez komunikatu dute eta inolako irizpide zehatz eta sendorik adierazi gabe.

Departamentuan bizi den kaosaren adierazle. Horrez gain, Enirio- Aralarko Mankomunitateak hainbat abeltzaini apirilaren 12tik 18rako astean gutun bidez adierazi zien aurten abelburu larririk ezingo dutela igo. Larre irekiera egin baino hamabost egun lehenago iritsi zaie jakinarazpena eta abere zama justifikatuko duen txosten zientifikorik gabe. Abeltzainen jarduna babesten dela esateaz gain, erakutsi egin behar izaten da eta administrazioak kontrakoa egiten ari da.