Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Welfair aurki elikagai batzuetan topatuko dugun zigilua da. Zigilu honen bidez adieraziko da animalia hori bizi den bitartean, baita hiltzen dutenean ere, haren ongizatea monitorizatua izan dela. Hau da, abereak ondo elikatuta daudela, egarririk ez dutela pasatzen, aske mugitu daitezkeen eremuak dituztela, ez dutela hotzik pasatzen eta atseden hartzeko leku egokiak dituztela, osasun ona dutela (ez dutela lesiorik, ez minik, ezta gaixotasunik ere) eta jokabide egokia dutela (jokabide sozial positiboa dutela, ez daudela berldurtuta) ziurtatuko du zigilu honek, izan ere, horiek guztiak zertifikatzeko monitorizazioa izango baitute. Hori guztia neurtzeko parametroak Welfare Quality Network talde zientifikoak ezarritakoak dira.

Zigilua lortzeko

Welfair Zigilua lortu nahi duten ganaduzaleek auditoria bat pasa behar dute zertifikazio enpresa independente baten bidez eta abeltzainaren produktuak eramango luke gero zigilua. Informazio gehiago: https://www.animalwelfair.com/en/