Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
La concentración realizada en Larraitz para denunciar los hechos

Aralarko Baserritarren Elkarteak, EHNEk eta Enbak elkarretaratzea egin zuten gertakaria gaitzesteko.

La Asociación deLa Asociación debaserritarras, EHNE y Enbadenunciaron la muerte acausa de un tiro de una vaca

Ekainaren 6an egin zuten elkarretaratzea Larraitzen Aralarko Baserritarren Elkartekoek, EHNE eta Enba sindikatukoek. Aipatu protesta Aralarren Jon Zubizarretaren, Abaltzisketako alkatearen eta Aralarko abeltzainaren, behia tiroz hilda agertu zelako antolatu zuten. Aralarko Baserritarren Elkartetik adierazi zuten “ozen eta publikoki” salatzen zutela behia tiroz hiltzea eta Aralarko mendiko abeltzainen aurkako erasotzat hartzen zutela gaineratu zuten. Era berean, Jon Zubizarretaren behia tiroz hiltzeko erabaki izanak baserritarren bizimodua eta lan baldintza duinak izateko diharduen jendea zigortzeko helburuarekin egin zutela gaitzetsi zuten. Salaketez gain, elkartasuna adierazi zioten Zubizarretari bertatutako pertsonek.

Enirio-Aralar Mankomunitateari

Salaketa, gaitzespen eta elkartasun adierazpenez gain, bertatutakoek Enirio Aralar Mankomunitateko ordezkariei mendiaren jabetza berea denez behia tiroz hil izana gaitzesteko eskatu zioten, baita gertaera horrek sortu dizkion kalteak ordaintzeko ere.