Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Ganadería
Frase para noticias de ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Urtero gertatu ohi den moduan, udaberria hastearekin batera, baita giroa epeltzearekin batera, ardiei ilea mozteko garaia iristen da. Azken urteotan ardi latxaren ilearekin arazoa izaten ari dira artzainak, nork eraman ez dagoelako eta hura kudeatzeko baldintzak ez direlako errazten. Nafarroan, esaterako, Mankomunitateek hartu dute berengain artilearen kudeaketa eta artzainek haiekin koordinatuta artilea bildu eta ondoren Artaxoako konpost plantara eramaten dute. Gipuzkoan, kudeaketa zehazteko bidean daude oraindik, baina EHNEtik urteak daramatzagu esanez azpiproduktu honen birbalorizazioan eta prestijioa ematean ahaleginak egin behar direla, eta ohartzen gara, denboran luzatzen den lan bat dela. Era berean, jakinik urtero ematen den egoera bat dela, artilearen kudeaketarako planak aldez aurretik eta garaia iritsi baino lehen, diseinatuta eta adostuta egon behar duela exijitu dugu etengabe.

Bestetik, artzain guztiek jakin minez begiratzen dute artileari buruz publikatzen diren ikerlan guztiak. Komunikabideetan entzun eta irakurri ahal izan dugun azkena Artilatxa proiektuaren hasiera izan da: ehungintzara bideratutako proiektua jarri dute martxan. Proiektuaren funtsa honakoa da: artileari zein tratamentu eman gero ehungintzan erabiltzeko. Era berean, proiektuaren ordezkariek adierazi dute artile horren trazabilitatea ere jorratu nahi dutela, gero zertifikazioa lortzeko.

Ikerlanak ikerlan, egunero artilearekin lanean ari diren artisau ugari dago gurean, eta haien iritzi kualifikatuak artilearekin egin daitekeena argitzeko beharrezkoa dugu. Sandra Clivillé, Karmen Esnaola, Tytti Thusberg eta Melquiades Hidalgo artisauekin hitz egin du Ardatzak.

Los y las artesanas explican las oportunidades que ofrece la lana de oveja latxa

Mundu mailako datuak

Mundu mailan artileak badu eskaririk, baina mikra jakin batekoak, hain zuzen (hau da artile horrek duen lodiera adierazten du mikra neurriak. 30 mikra baino txikiagoa dena arropagintzara bideratzen da orokorrean eta hortik gorakoa bestelako oihal eta ehunak sortzeko; alfonbrak eta abar). Eskaria egonagatik ere, mundu mailako ehungintza merkatuaren %1,6 besterik ez du betetzen artileak. Guztira 1132 milioi kilo artile garbi ekoizten da eta sortzaile handienak Australia, Zeelanda Berria, India, Argentina, Hego Afrika, Britania Handia, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil eta Txina dira.

Era berean, Txina da artile horren %28,9a inportatzen duen herrialdea, baita artilea gehien eraldatzen duena ere.

Horrez gain, Australian daude ardi merino buru gehien: 148 milioi buru batez beste, eta herrialde horretan ekoizten duten artilearen %88a erabiltzen du bertako industriak ehuna sortzeko.

Bestetik, artilezko arropa erosten duten kontsumitzaileen profila eros ahalmen handia dutenena omen da. Antza denez, “moda orokorretik at dauden arropak” nahi omen dituzte. Gainera, ehun naturalak eskatzen dituzte, animaliena izanez gero, animalien ongizatea ziurtatzen duten zertifikazioarekin.

El Dato: 1132millones de kilos de lana se producen en el mundo anualmente.

Merinoaz haratago

Dena den, datu horiek guztiak, gehienbat, Merino arrazako ardiaren ileak sortzen duen merkatuarenak dira. Datu eta eremu horiei begiratuz gero, badirudi gainerako ardien artileak ez duela inolako lekurik, baina usteak erdia ustel. Izan ere, badira beren herrialdetako ardien artilearen balorea zaindu eta mantendu dutenak. Esate b a t e r a k o , Islandian. Mundu mailan ezagunak diren artilezko jertseak ekoitzi eta saltzen ditu: Lapopeysa jertseak dira. Merkaturatzerako orduan, bertako ardi eta artilearen aldeko aldarria egiten dute, betiko Islandiako jertseak bailiran saltzen dituzte eta arrakasta handia dute. Jertsearen benetako historia, berriz, ez da horren zaharra. 50eko hamarkadan sortu zuten lehen Lapopeysa diseinuko jertsea eta huraz geroztik egindako ahaleginaren ondorioz lortu du jertseak eta Islandiako artileak mundu mailako ospea.

 Hay consumidores que exigen tejidos naturales y con el certificado de bienestar animal

Norvegiako ardiaren artilearekin ere antzeko adibidea jar daiteke. Tone Skardal Tobiasson moda aldizkari bateko erredaktore ohiak Norvegiako artileari buruz dioena esanguratsua da: “Norvegiako artilearen erabilera bikingoen garaitik askoz haratago dagoen arren, munduko beste toki batzuetatik zetorren artile merinoaren aldeko apustua egitea nahiago izan zuen industriak eta bertako artilearen ezaugarriak gutxietsi ditu urteetan zehar. Esan izan dute Norvegiako artileak azkurea eragiten duela, baina hori mito bat da. Bertako artilea zalantzarik gabe ehun merinoa baino gogorragoa eta iraunkorragoa da”.

Ardi latxaren artileari buruz industriak esandakoak gogorarazten ditu Skardal Tobiassonek esandakoak, baita, Tytti Thusberg Donostian bizi den moda jasangarriaren diseinatzaile finlandiarrak ere: “Finlandian, nire jaioterrian, hemen gertatu den gauza bera gertatu da. Bertako artilea mespretxatu egin dute eta abeltzainek konpostatu egin dute prezio onean saltzeko aukerarik ez dutelako. Finlandiako artilea oso kalitate handikoa da ehungintzarako, eta enpresa bakarra dago bertako artilearekin bertako produktuak egiten dituena”. Hala konfirmatzen du Karmen Esnaola artisauak ere: “Nik 30 urte daramatzat gutxienez artilearekin lanean, eta froga asko egin ditut, baita industriarekin hitz egin ere. Orduan esaten zidaten makinak puskatzen zituela latxa ardiaren artileak. Ez dakit egia ote zen ere, baina hori zen esaten zidaten”.

Esnaolak latxa ardiaren artilearekin maiteminduta dagoela aitortzen du: “Urte hauetan guztietan mila froga egin ditut eta askotariko frogak egin dituzten pertsonak ere gerturatu zaizkit. Esaterako, unibertsitateko ikerlari bat gerturatu zaitzaidan behin, surf taulak egiteko ardi latxaren artilearekin frogak egiten ari zirela azaldu zidan”. Esnaolak berak, latxaren artilearekin etxeak isolatzeko proiektua egin zuen orain 28 urte eta Toribio Etxeberria saria ere jaso zuen, baina asuntu pertsonalak medio ezin izan zion nahi adina denbora eskaini. “Hala ere, nafar batzuk hasi ziren isolatzaile gisa erabiltzen. Pipiarekin, ordea, arazoa izan zuten”. Ibilbide luzea du Esnaolak latxa ardiaren artilea lantzen. Tapizak egiten ditu egun, baita artilea tindatzeko ikastaroak eskaini ere. “Latxaren ileari irteera bilatzea zaila da, baina bilatu behar zaio”, zehazten du Esnaolak.

En diferentes países del mundo han conseguido revalorizar la lana de las ovejas autóctonas

Bertakoaren zaintza

Sandra Clivillé Ataungo artisauak garbi dio ardi latxaren artileak baduela etorkizunik: “Ideia asko ditugu, egingarriak ere badira, baina hori lortzeko baldintzak sortu behar dira”. Clivillék dio ardi latxaren artileak fibra gisa ez duela mugarik, “sorkuntzarako fibra oso interesgarria da latxaren artilea, edozer egin daiteke”. Artisautzari dagokionean, mila gauza egin daitezkeela argi du Clivillék. Bestalde, maila industrialean ardi latxaren artileak ez duela garapenik izan adierazi du: “Euskal Herrian artileari ez zaio garrantziarik eman, hemengo industria ez zen oihalgintza edo ehungintzari lotutakoa, gainera”. Baina etxe guztietan artilezko koltxoiak zeudela gogorarazi du, nahiz eta hori ere galtzen utzi den: “Transformaziorako industria txiki hori mantendu izan bagenu, egun artileari beste irtenbide batzuk topatzea errazagoa izango zatekeen, ideiak izan baditugulako”. Artilearekin lanketa ez da garatu, ez delako arraza babestu den bezala lanketa hori ere zaindu Clivilleren ustez: “Eroslearengana iristeko artilearen prestijioa hobetu behar dugu”.

Clivillé afirma que a nivel artesanal se pueden realizar mil cosas con la lana de oveja latxa

Thusbergek ere ikerketaren garrantzia azpimarratzen du: “Ehungintzarako ‘behartuta’ sustatzen diren produktuak azkenean kaltegarriak dira, esate baterako, ilea askatzen dute fieltroa, jertseak, galtzerdiek, testura latza dute, bitxikeria gisa interesgarria dira, baina ikertuz gero horrelako produktuetan latxa ardiaren ilea erabiltzeko irtenbidea lor daiteke, beste artile batzuekin nahastuta, esaterako”.

Artisau guztiek ardi latxaren artilearen abantailak aipatzen dituztenean, ileak duen loditasunagatik erresistentzia gaitasun handia duela diote, bai hezetasunari baita hotzberoari aurre egiteko ere. Ehungintzarako desabantailarik handiena, ordea, zakarra dela diote, testura “gogorra” duela.

Thusberg afirma que,mediante la investigación, la lana de oveja latxa puede tener uso textil

Irtenbide zaila

Melquiades Hidalgo motzaileak bizitza osoa darama munduko txoko askotako ardiei ilea mozten. Munduan dauden ardi arraza eta haien artileari buruz asko daki, eta latxa ardiarena ere ezagutzen du. Egun artilezko koltxoiak ere egiten ditu: “Kontuan hartu behar dugu ardia gizakiok moldatutako abere bat dela. Orain milioika urte mufloiak hartu genituen eta hauek ilea eta artilea dituzte. Artilea asko interesatzen zitzaigun, existitzen zen fibra bakarra zelako. Orduan, artile gehiago zuten mufloiak bereizten hasi ginen, horrela ardira iritsi arte. Baina, gero ardi horiei haragi asko edukitzea edo esne asko edukitzea edota artile ona edukitzea eskatzen diegu, eta ardi batek ezin du dena izan”. Hidalgoren esanetan, latxa ardiari esnea eman dezan eskatu zaio eta artilearen kalitateari ez zaio erreparatu, ondorioz, gaur gaurkoz mundu mailan dagoen kalitatezko artilearekin ezin du lehiatu. “Ezin da ehungintzarako erabili, oso zakarra da eta oihalak egiteko badago egokiagoa denik. Latxa ardiaren artileak etorkizunik ez du ehungintzan, ezta nahasketak egiteko ere”, esan du Hidalgok.

 Hidalgo descarta el uso textil de la lana latxa, pero elogia las cualidades que presenta como aislante

Dena den, ideia bat jarri du mahai gainean motzaileak: “Nik nire ukuiluko teilatua latxa ardiaren artilez egina daukat eta horretarako balio duela esan dezaket. Berritu behar izaten da, noski, baina isolatzaile gisa eta euriaren kontra oso baliagarria da”. Hidalgok azaldu du, pipiak artilea gustuko duen arren, teilatuan jarriz gero txoriek zomorroak jaten dituztela, beraz, ez duela horrelako arazorik ematen. Gainera, nabarmendu du, artileak prozesu naturala jarraitzen duela eta fieltro bilakatzen dela denboraren poderioz. “Nik nire ukuiluan zer egin dudan azaltzen dut, ez da ikerketa zientifiko bat. Hala ere, latxa ardiaren artileak irteera bat izan behar badu, aztertzeko moduko bide bat izan daiteke”.

Valoraciones de l@s artesan@s

Sandra Clivillé, Maduixa Gorria: “Latxa ardiaren artileak fibra gisa ez dauka mugarik, nahi duzuna egin dezakezu, sorkuntzak ez duelako mugarik. Euskal Herrian ehungintzako industriarik ez da egon, beraz, ez da garatu”

Carmen Esnaola, Artesana: “Latxa ardiren artileak artisautzarako asko balio du, gauza asko egin daitezke, tapizak eta horrelakoak. Ni maiteminduta nago latxa ardiaren artilerekin, baina irtenbidea zaila du”

Melquiades Hidalgo, Esquilador: ”El tejado de mi cuadra está hecho de lana de oveja latxa y puedo decir que para eso sirve, es buena como aislante”

El precio de la lana se desploma hasta ocho veces en Castilla y León

Los intermediarios de la lana que suelen comprar la lana a los ganaderos de ovino ed Castilla y León, han ofrecido hasta 8 veces menos por lana, alegando el desplome de la industria automovilística, principal destino de la lana que se produce en la región. La solución que ofrecen a los ganaderos, es la de recoger la lana gratis y pagarla cuando se reactive el mercado, u ofrecen 5 céntimos por kilo, o sea, 8 veces menos que el precio de otros años. Los ganaderos esperan, ya que saben que la exportación a China comeinza a abrirse. La lana de Castilla y León se utiliza principalmente para la confección de la parte textil de los automóviles: asientos, aislamiento acústico, etcétera.

Diferentes opiniones sobre qué hacer con la lana de oveja latxa

Ardatza ha recogido la opinión de cuatro artesanos y artesanas que elaboran diferentes productos con la lana. Sandra Clivillé recalca que la lana de oveja latxa como fibra no tiene límites, “se puede crear de todo”. Tytti Thusberg cree que mezclando diferentes lanas puede ser que se encuentre la solución a esta fibra. Karmen Esnaola ha elogiado la lana de oveja latxa y reconoce estar “enamorada” de la fibra, pero opina que la única salida que puede ofrecer es a nivel artesanal. En cambio, Melquiades Hidalgo es tajante y comenta que la lana de oveja latxa en el mundo textil no tiene cabida, pero ofrece una idea: utilizarlo como aislante en los tejados de las naves para el ganado.