Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria
Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztak.

Urtetik urtera gaztandegien kopuruak apalki gora egiten duen arren, gazta kilo kopuruak beheranzko joera hartu du 2020an

Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztaren XXVII mozketa ekitaldia Oiangu parkean egitekoak ziren apirilaren 7an. Izan ere, Pazko asteko asteazkena baliatu izan baita azken urtetan Artzai Eguna egin eta bertan Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta berria aurkezteko, baina aurten ere Covid-19aren pandemiaren eraginez ertan behera utzi dute. Dena den, aurrerago egingo dutela adierazi dute antolatzaileek. Gazta Berriaren aurkezpenean gazta mozketa Jakitea elkarteak egingo duela aurreikusi dute, baita era berean ere, Joxe Mari Ustarroz omentzea, izan ere, hamazazpi urte igaro baititu Ustarrozek Idiazabal Jatorri Izendapeneko presidente bezala eta aurten utzi du kargua. Bestetik, Erregulartasunaren saria emango du Jatorri Izendapenak eta aurten sariak Idiazabala joan dira: Ander Barandiaranek (Gaztañaditxulo gaztandegia) eta Abel Goiburuk (Goiburu gaztandegia) lortu dute garaikurra.

2020ko datuak

2020an 1019an baino gaztandegi bat gehiago aritu da Jatorri Izendapenaren baitan lanean, eta 2021ean bi gehiago izan dira, hau da, guztira, 126 gaztandegi daude. 2019an 1.420.586 kilo gazta egin ziren arren, 2020an 1.375.318 kilo egin ziren, hots, aurreko urtean baino 45.268 kilo gutxiago.