Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria
Irudian, tiket bat

2021a sistema berrira egokitzeko urtea da eta diru laguntzak martxan jarri ditu Gipuzkoako Aldundiak

TicketBAI fakturazio sistema gelditzeko etorri da. 2021a egokitzeko urtea izango den arren, 2022tik aurrera derrigorrezkoa izango da jarduera ekonomikoa duen edonorentzat, baita baserritarrontzat ere.

Zer da TicketBAI?

Fakturazio sistema digitala da eta paperezkoa ordezkatzera dator TicketBAI. Burutzen den salerosketa bakoitzeko sortzen den faktura, unean bertan, Ogasunera ere bidaliko da. Izapide horiek egiteko aplikazio informatiko bat ezarri behar da. Sistemaren helburua Ogasunak unean bertan datuak jaso ahal izatea da eta iruzurra saihestea.

Zertan eragingo du?

Salmenta motaren baitan edo jardueraren baitan osagai batzuk edo beste batzuk beharko dira. Oinarrizkoena softwarea (programa) izango da. Baina esaterako, salmenta zuzena egiten dutenek hardwarea ere (esate baterako internetera konektatuta egon behar duen balantza) beharko dute. Hau da, interneterako konexioa beharko da faktura jaulkitzen den leku horretan bertan (azokan, kalean...), eta erabiltzen diren gailu horiek (balantzak) interneterako konexioa beharko dute. Horrez gain, TicketBAIren zertifikatu elektronikoa beharko da.

Beti ere kostua egiten den salmenta eraren araberakoa izango dela kontuan hartuta, 2.000 eta 3.000 euro artekoa izan daiteke. Dena den, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakitera eman dute diru laguntzak bideratuko dituztela egokitzapen hau egin ahal izateko.

Noiz jarriko da martxan?

Araban eta Gipuzkoan aldi berean jarriko da martxan (Bizkaian 2024ra atzeratu dute), baina lurralde bakoitzak bere Foru Araua izango du eta horrek desberdintasunak sortuko ditu: esaterako, Bizkaian Batuz sistemaren bidez jorratuko dute aldaketa. Gipuzkoan, berriz, jarduera ekonomikoak txandaka murgilduko dira derrigorrezko fakturazio sistema honetan: urtarrilean aholkularitza aktibitatea hasiko da; martxoan, jarduera profesionalak eta abokatuak; maiatzean, txikizkariak, merkataritza eta ostalaritza; urrian, eraikuntza, garraioa eta ileapaindegiak, eta abenduan, handizkariak eta bestelakoak.

Ogasunarekin harremanetan

Gipuzkoako EHNEtik dagoeneko Ogasunarekin harremanetan jarri gara baserritarron lanean sistema berri honek ahalik eta eragin txikiena sor dezan, izan ere, lehen sektoreak izaera berezia baitu. Horrez gain, egokitzapenerako laguntza eskain dezan eskatu dugu.