Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria
Irudian, Berrueta bideko Arbonako lurrak laborantzarako izan daitezen protesta egiten. Irudia: Berria

Berrueta eremuko lurren okupazioari amaiera emateko Lurrama azoka bertan egingo dute

Miembros de Lurzaindia, así como del sindicato ELB, han decidido continuar hasta el 24 de octubre con la ocupación de los terrenos del área de Berrueta de Arbona. Asimismo han anunciado que la Feria Lurrama se celebrará en Arbona.

  • Han conseguido paralizar la venta de las tierras del área de Berrueta en Arbona
  • Desconocen cómo se venderán los terrenos pero creen debería ser gestionado por el Safer

Arbonako Berrueta eremuko lurren okupazioarekin urriaren 24ra arte jarraitzea erabaki dute Lurzaindiako kideek, baita ELB sindikatukoek ere. Gauzak horrela 120 egun burutu arte luzatuko dute protesta ekimena. Dena den, ez da hori egin duten jakinarazpen bakarra, izan ere, Lurrama Azoka ere Arbonan egingo dutela iragarri dute: “Lurrama azoka Arbonara eramateak logika osoa du, finean Arbonako ekimenak laborantza babesteko gogoa erakutsi duelako batia kostaldean ere”.

Lurrama Elkarteak ere iragarpena baliatuz adierazpenak egin ditu: “Arbonako borroka horretan eraman diren gogoetak Miarritzen udazken guztiz plazaratzen diren eztabaidak eta funtsezko galderak dira: ama lurraren defenditzen beharra, elikadura burujabetza, klimaren desafioei aurre egiteko hurbileko laborantza elikatzaile baten mantentzea eta tokiko politika iraunkor eta eraginkorren bultzatzea”.

Salmenta, bertan behera

Hein berean, ELB eta Lurzaindiako kideek protestari esker salmenta espekulatiboa oztopatzea lortu dutela nabarmendu dute: “3,2 milioi euroan itxi zen salmenta operazioa bertan behera gelditu da eroslea, Diane de L’Espee, erretiratu delako, betirako”. Aurrera begira negoziazio prozesu berri bati ekingo diote eta Ipar Euskal Herriko gizarte osoaren babesa dutela goraipatu dute laborariek. Horrez gain, gaineratu dute ez dakitela lur sail horiek noiz eta nola salduko diren baina irtenbiderik egokiena lurrak Saferrak eskuratzea litzatekeela uste dute: “Laborariek laborantza lurrak prezio zuzen batean erosteko zailtasunak dituzten garai huntan, prezio ikaragarrietan egiten diren salmentak ez gaituzte axolagabe utzi behar”.