Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria

Ticketbai ezartzeko epea atzeratzea lortu du Gipuzkoako EHNEk herrialdeko beste hamaika elkarterekin batera egindako indarraren ondorioz. Ez hori bakarrik, erretiratzeko garaitik gertu dauden pertsonak aintzat hartu eta salbuespena ezartzeko irizpideak zehaztu ditu. Hau da, Tickebai programan sartzeko nekazal jarduera dutenek 2023ko uztailetik aurrera izango dute derrigorez. Txikizkako merkataritzak, ostalaritzak eta nekazal turismoek 2022ko azaroan izango dute sartzeko derrigorrezko epea.

Salbuespena

Dena den salbuespen bat ezarri dute Foru Aldundiko Ogasuneko departamentutik erretiroa hartu beharrean daudenei begira. IRPF egiten duten pertsonak salbuetsita geratuko dira bi baldintza hauek betetzen badituzte: 2021eko abenduaren 31an 60 urte edo gehiago badituzte eta langilerik kontratatuta ez badute.