Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
El 6 de febrero se cumple un año desde el desastre del vertedero de Zaldibar

Larreko Mahaiak Gipuzkoako herri, auzo, ikastetxe eta lan zentroei egin die deia

Larreko mahaia osatzen dugun elkarte, sindikatu eta mugimendu guztiek urtarrilaren 30a ingurumen krisia salatzeko ekintza egun gisa antolatzeko deia egin diegu Gipuzkoako herri, auzo, ikastetxe baita lan zentroei ere. “Larreko Mahaia larrialdi ekologikoarekin kezkatuta g a u d e n Gipuzkoako eragile sozial eta sindikalen elkargunea gara eta 2021eko urtarrilaren 30ean Gipuzkoako ahal den herri, auzo, ikastetxe eta lan zentro gehienetan klima eta ingurumen krisia salatzeko abiatuko dugun ekimenaren berri eman nahi dugu”.

 

Askotariko ekintzak
“Larrialdi ekologikoari lotutako salaketa eta aldarrikapen ekintza ugari egingo ditugu urtarrilaren 30ean baita ondorengo egunetan ere: hitzaldiak, elkarretaratzeak, bizikleta martxak, plastiko bilketak ibaietan edo kostaldean, ibilaldiak, kontsumo basati eta merkatalgune handien kontrako kanpainak....”.
Horrez guztiaz gain, otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia behera erori zeneko urteurrena izango da. Oraindik ere Beltranek hondakinen azpian jarraitzen du. “Zaldibarreko lekukoarekin argi geratu zen Euskal Herrian ingurumen alorrean, gauzak ez direla ondo egin eta ez direla ondo egiten ari. Beraz, larrialdi klimatikoaren aurrean herri aktibazioa sustatzea helburu duen ekimen honen bidez, Zaldibarko zabortegiaren gertakizun larria oroitu eta berriro errepika ez dadin kalera ateratzeko arrazoietan sakondu eta sentsibilizazioa bilatu nahi dugu”.
Modu deszentralizatuan eta globaletik lokalera lan eginez, ingurumen krisi honi eraginkortasun handiagoz aurre eginteko abiapuntua ezarri nahi dugu Larreko Mahaikook. Bat egin dezagun!