Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente

European Wool Exchangek artilearen birbalorizazioa sustatu asmoz sortutako egunarekin bat egin du Gipuzkoako EHNEk.

  • El primer Día Europeo de la Lana Gipuzkoako EHNE ha reivindicado el valor de esta fibra natural
  • Apostar por las fibras naturales como la lana ayuda a reducir la contaminación del agua

Europako artilearen lehen eguna izan da. Gipuzkoako EHNEtik egun horren garrantzia aldarrikatu nahi dugu, izan ere, artilea etorkizuneko zuntza dela ziur baikaude. Europako 20 herrialdeetako hainbat erakundek bat egin dute European Wool Exchange elkarteak sustatutako ekimenarekin eta guztiok helburu berdina dugu: artilearen balioa aldarrikatu nahi dugu.

Garapen Jasangarriaren helburuak oinarri hartuta artilearen erabilera sustatzea eta zor zaion begirunea eskaintzea planeta hobe bat lortzeko bidean ezinbesteko urratsak izango dira. Artileak lanaterapiaren bidez antsietatea pairatzen dutenen osasun egoera hobetzen laguntzen du; zuntz naturalen erabilerak uren eta itsasoen kutsadura saihesten du; industria berrikuntzatarako aukera handiak ematen dituen materiala da; kontsumo arduratsua egikaritzeko bidea zabaltzen du, ekonomia zirkularra sustatuz; artzaintzak biodibertsitatea mantentzen laguntzen du eta larretzeak aldaketa klimatikoa arintzen laguntzen du… Hamaika abantaila ditu artileak: isotermikoa, iragazgaitza eta suaren aurkakoa da, besteak beste. Eta, gainera,% 100 biodegradagarria, gure itsaso eta ozeanoetako kutsadura murrizteko irtenbide bat izango litzatekeena.

Azken hamarkadetan zuntz naturalen erabileraren ordez zuntz sintetikoak erabili dira. Hala, 2007an ehunzuntzen ekoizpenaren %60 sintetikoa zen, eta %2 artileari zegokion, %37 kotoiari, %1 lihoari eta gainerako ehuneko txikia zetari. Europa mailan ekoizten den artilea Txinara eta Indiara bidaltzen da prozesatzera eta gero berriz ere bueltan dator, hau da, garraioan dirua xahutzeaz gain, kutsadura areagotzen du. Gainera, artile horren guztiaren %10a suntsitzen da, funtzionamendu hori ez da jasangarria. Joera horrek guztiak artilea lekuan bertan garbitzeko, edo erabilera emateko, egon daitekeen sare industriala suntsitzen du.

Zalantzarik gabe, artilea bezalako zuntz naturalen aldeko apustua egiteak ura kutsatzen duten zuntz sintetikoen kopurua murrizten lagunduko luke, baina, horretarako, balio handiagoa emango dion kontzientziaaldaketa bat behar da.

Oraindik ere garaiz gaude artilearen erabileran aurrera egiteko, izan ere, zuntz natural honen ezagutza duten artisauak badirelako. Artilearen izaera eta eskaintzen dituen aukerak inork baino hobeto ezagutzen dituztelako. Ez dezagun jakintza hori galtzen utzi eta sustatu dezagun. Esku artean dugun altxorraz ohartu behar gara. Saihestu nahi dugun aldaketa klimatikoa gelditzeko bidean lagun gaitzake. Kutsadura murriztu dezakegu artilearen languntzarekin. Garbi dugulako artilea etorkizuna dela.