Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Política agraria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Política Agraria

UAGA empieza a gestionar, como en años anteriores, la devolución del Impuesto Especial de Hidrocarburos para las explotaciones agroganaderas correspondiente a los consumos de gasóleo agrícola de 2020.

Uraren kanona zerga berria izango da baserritarrentzat

Lehen sektoreko erabiltzaileek %90eko hobaria izango dute aipatu zergan

Pasa den astean, urteroko Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluan, gaur egungo “uraren kanona reglamentuaren proiektu legeari” oniritzia eman zitzaion. Zer da, ordea, “uraren kanona”?

Artzaia lanean. IGoikuria

Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) bi zutabeek (zuzeneko ordainketak eta landa-garapena), neurri handi batean, Europako Batasuneko nekazaritza errenta egonkortzen laguntzen dute. NPBk , batez beste, nekazaritza errentaren %36a babesten du, eta zuzeneko ordainketak nekazaritza errentaren %26 dira. Hala jasotzen du Europako Batzordeak NPBren eraginaren ebaluazioari buruz argitaratu zuen azterlan batek; nekazaritzan lan egiten dutenen eta ez dutenen arteko diru-sarreren arrakalak handia izaten jarraitzen du.

Norbere lurretan norberak landaketak egitea lagundu behar du Aldundiak, hori izango baita gizartearentzat onuragarriena.

Si se fomenta que los propietarios realicen las plantaciones en sus bosques, ganaremos todos y todas

Gipuzkoako Baso Sailak beste behin ere baso landaketetan saiakera handiagoa egin behar dela nabarmendu nahi du. Hau da, Gipuzkoan baso jabe gehienak pribatuak direla kontuan hartuta, Foru Aldunditik bideratzen diren laguntzak aipatu jabe pribatu horiek baso landaketak egin ditzaten sustatzera bideratu behar dira. Izan ere, Gipuzkoako gizartearentzako askoz ere merkeago eta bideragarriagoa izango delako baserritarrak berak egiten dituen landaketak beste edozein proiekturen bidez egiten direnak baino. Norbere lurretan norberak landaketak egitea lagundu behar du Foru Aldundiak eta Gipuzkoako EHNEtik adierazi nahi dugu ezin dugula hektarea bat bera ere abandonatzen utzi, ezin da otadi edo sasi bilakatzen utzi gure paisaia.

Norbere basoan landaketak egiteasustatuz gero, denok irabaziko dugu. Basotik proiektua interesgarria dela deritzogu, baina beti ere Baso Elkartea, EHNE eta Enba nekazal sindikatuokin adostuta, bestela aipatu proiektua herren jaioko baita. Sektorerik gabeko sektorearentzako proiektuak ideia hutsean gelditzeko arriskua izango du adostasunean eta parte hartzean oinarritzen ez bada.

Paisaia dotorea

Bestetik, lur jabe eta baserritarren artean lur trukaketak erraztu behar direla nabarmendu nahi dugu Baso Sailetik, izan ere, sarritan eremu txikiek ez baitute errazten bertan baso kudeaketa egokia egiten. Geroz eta sail txikiagoa, geroz eta lan egiteko zailtasun handiagoa. Horregatik guztiagatik administrazioari trukaketahoriek edo salerosketa horiek errazteko tresnak bidera ditzan eskatu nahi diogu. Izan ere, tresna horiek guztiak Euskal Herriko paisaia are eta dotoreago bat lortzen lagun baitiezagukete.

Egun Euskal Herriko paisaia aldatzen ari da eremu askotan insignisa botatzen ari direlako. Abagune hau baliatu behar dugu Suitza edo Austriako paisaia lortzera iristeko. Aipatu Europako herrialde horiek, gure herria bezain menditsuak direnez, eredu gisa erabil ditzakegu: egun baso jabe gehienek epe ertain eta luzerako landaketak egiteko hautua egin dute, birpartzelazioa sustatzea eta eremu pribatuan baita publikoan ere landaketa politika egokia bideratzeak Suitzako eta Austriako paisaia lortzeko bidean beste urrats bat gehigo ematera garamatzate.

EHNEtik landaketak sustatu behar direla nabarmendu nahi dugu beste behin ere, 30-40 urteko epean egur falta izango dela aurreikusten baita eta gure lurraldea horretarako egokia izanik, ezin dugu aukera hori galtzen utzi. Era berean, Euskal Herrian ditugun zerrategi, enpresa edo paper fabrikek egurra behar dute papera, altzariak baita bestelako tresnak ekoizteko ere. Bertako egurrarekin egiteko aukera izan behar dugu.

Maiatzean zehar Eroskik bere irabazi eta galeren berri eman zuen hedabideetan eta pandemiak eragindako itxialdi garaian salmentak handitu dituela eman du jakitera. Salmentak%2,1 handitu dituela esan du, hain zuzen ere. Hau da, Eroskik 252 milioi irabazi operatibo izan ditu 2020an, 2019an baino %30,2 gehiago, “azken hamabi urteotako emaitzarik onena”. Horrez gain, adierazi du Kataluniako eta Balearretako negozioaren erdia EPCG inbertsio funtsari saldu diola, horrela bete du bere banku hartzeko dunekin zorra txikitzeko zuen konpromisoa.

El sindicato se opone a este pelotazo urbanístico en Baztan que cuenta con el rechazo de la mayoría de vecinos de la zona

  • El Tribunal Administrativo deContratos Públicos deNavarra emitió en 2019 uninforme desfavorable
  • La iniciativa supondrá laimportante pérdida deterrenos destinados a usoagrícola y ganadero