Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad

Euskadin populazio aktiboaren %1ak soilik jarduten du nekazaritzan eta azken urteetan nekazaritza lanetan hasi diren pertsonen kopurua jaisten doa era kezkagarri batean.

• Zergatik ez da erakargarria edo bideragarria nekazaritzan lan egitea?

• Nola ziurtatu daiteke nekazaritza erreleboa elikadura osasuntsu eta jasangarriaren eskubideari lotuz?

• Zein eragin izan dute politika publikoek? Zein tresna eraginkor behar ditugu erreleboa bermatzeko?

• Ze pauso eman eskualdean erreleborako ekimen bat martxan jartzeko?

 

Galdera hauetatik harago joateko, Euskal Herriko Unibertsitateak nekazaritza erreleboari buruzko bi jardunaldi ONLINE antolatu ditu.

• Lehenengo jardunaldia edonorentzat irekia izango da, nekazalsektoarearentestuinguru sakona eginez, bai ikerketako datuak zein esperientzia ezberdinen ezagutza mahai ingurura ekarriz.

• Bigarren jardunaldia itxia izango da, Euskal Herrian erreleboa sustatu nahi duten erakunde publikoei zuzendua, euren eremu eta errealitatea kontuan izanik erreleboa nola landu dezaketen aztertzeko.

 

Non: ONLINE moduan ZOOM programaren bitartez.

Izena emateko jardunaldi irekira mesedez sakatu ondorengo estekan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdVRD3Y9zVqke37YYqmK-ExMNsjYr5_FzimoNZjIFUpDXXmEQ/viewform

 

1. SAIOA- Jardunaldia:Testuingurua eta irakaspenak. Abenduak 14 (Saio irekia)

16.00 Harrera

16.15 Jardunaldiaren aurkezpena

16.30-17:00 “Erreleboaren testuingurua maila globalean eta Euskadin”: Zoe Brent-TNI (gazteleraz)

17.00-17:30 EAEko “Gaztenek programaren balorazioa”: Eduardo Malagon-UPV/EHU

17.30-18:30 Mahai ingurua: Etorkizunerako zein erreleborako tresna behar ditugu? Esperientzietatik edaten

  • 15´Red de Espacios Test Agrarios (RETA) - NeusMonllor eta Laura Megias (gazteleraz)
  • 15´Familiaz kanpoko errelebo esperientzia bat: Eneko Solana (Ariztizabal Baserria)
  • 15´Familiako errelebo baten esperientzia bat: Miriam Arrizabalaga (Doniene Baserria)
  • 15´Erreleboarekin aurrera jarraitu ez duen esperientzia bat

18.30 Galderak eta solasaldia.

19.00 Itxiera

 

2. SAIOA- Tailerra: Erreleboaren etorkizuna gure inguruan aktibatzen. Abenduak 17 (Saio itxia, gonbidapenarekin)

9:15 Saioaren aurkezpena

9:30-10:10 Bi esperientzia inspiratzaileak:

  • Trebatu: Kattalin Sainte-Marie (Ipar Euskal Herri eta Landes hegoaldeko laborantzako trebagunea) .
  • Haztegia: Juan Mari Totorika (Urkiola eta Lea Artibaiko Landa Garapen Elkarteetako zuzendaria)

10:10-11:10 “Erreleborako ekimen bat martxan jarri nahi dut” dinamika.

11:10-11:45 Dinamikaren ondorioak eta solasaldia

11.45 Itxiera