1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Gipuzkoako EHNEtik dei egin nahi diegu Euskal Herriko artzainei, ardi esnea kalitate goreneko produktua denez, haren prezioa maila berekoa izan behar dela gogoratuz, eta lan egin dezaten ahalik prezio onenak lortzen saiatzeko. Gogorarazi, halaber, azken urteetaik ona esne eskariak izandako igoerak, lan hori egiteko abagune egokia sortzen duela.

Aurki ardi esnea entregatzeko garaia iritsiko da eta gogorarazi nahi dugu kontratuen baldintzak bi hilabete lehenago jakin behar dituztela bi aldeek (bai erosleak, baita saltzaileak ere), kontratua sinatu behar dela eta iraupen jakin bat izan behar duela. Eta erabakiorra dena: Elikagaien Katearen lege berria aintzat hartuta, gogorarazi nahi dugu, esnea ekoiztea balio duena baino prezio baxuagoan ez dagoela saltzerik. Beraz, defenda dezagun ardi esnearen prezioa.

Esne kontratuak urtebeteko iraupena izaten dute normalean, edo kanpainaren iraupena, aurrez programatu behar izaten delako, naturarekin lan egiten dugulako, esnea ez da egun batetik bestera majia eginda sortzen. Gazta egiten duen industriarekin kontratuak sinatzea ezinbesteko baldintza da eta aurrerapauso handia izan da. Baina kontratutako klausulak ongi aztertu eta baloratu behar dira, horietan idatzita egon baitaiteke baserrien etorkizuna. Ardi horiek elikatzeko erabilitako belarra, forrajea, zaintza… artzaiok aurrez ordaindu ditugu, esne litro kopuru bat atera eta horrekin bizirauteko soldata bat ateratzeko asmoz. Defenda dezagun ardi esnearen prezioa eta gure bizimodua!

Artzaiok, eta baserritarrok orokorrean, ez ditugu elikagaiak soilik sortzen: ingurumena zaintzen dugu, CO2 isuriak jasotzeko lanketa egiten dugu larreak zainduz, bertako ardi arraza zaintzen ditugu, gure inguru naturalaren ezagutza sakona gordetzen dugu… Horregatik guztiagatik ez zaigu ezer ere ordaintzen, baina hori ere eman egiten dugu.

Horrez guztiaz gain, herritarrei ere dei egiten diegu bertako gazta edo ardi esnea eros dezaten. Artzaion etorkizuna, eta baserritarrena, inoiz baino gehiago, kontsumitzen dugunaren baitan egongo delako