1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Behi okelaren prezioak behera egin duenez, alarma guztiak piztu dira sektorean, lehendik ere errentagarritasun marjina eskaxekin lanean ari baitzen, eta hala jakinarazi zion EHNE Nafarroak, duela pare bat aste, Landa Garapeneko Departamentuari.

Inportatzea errazten duten merkataritza libreko tratatuak, prezio eta kalitate mota guztietako haragia (gurea baino eskaxagoa gehienetan) ekarri du gurera, eta hau da egungo merkatu globalizatuaren errealitatea, non gure okela lehiatzen den eta non gure marka publikoek ez duten nahi bezala funtzionatzen. Testuinguru horrek guztiak, osasun-pandemiak areagotu duen krisi ekonomikoarekin batera, abeltzainari prezioak jaistea eragin du, baina prezio horiek ia ez dira aldatu produktu horren azken kontsumitzailearentzat.

Baina testuingurutik haratago, haragitarako behien sektorean ere, Elikadura Katearen Legea garatu zaindu eta aplikatzea, ezinbestekotzat jotzen dugu, kasu batzuetan ekoizleek kostu prezioaren azpitik saldu behar izaten baitute, aipatutako lege horrek zehazki debekatzen duenaren kontra.

Bestebehin ere, errentagarritasunari dagokionez ezohiko egoera hau, abeltzainek pairatzen dute eta elikadura kateko gainerako agenteek, neurri haundi batean marjinak mantentzen dituzte. Gaur egun, sektorean bizi den egoera oso gordina da, ustiategi batzuk ia ez dira gai hazienda mantentzearen ondoriozko ekoizpen kostuak estaltzeko, eta egoera hori jasanezina da bertatik bizi diren mila inguru familia nafarrentzat.

Gure sindikatuak behar den lekuan gure ekoizleentzat bidezko prezioak defendatzeko lan egin eta aldarrikatzen jarraituko du, Nafarroako ekonomiarako eta landa eremuen iraunkortasunerako funtsezko eragile direla uste baitugu.

EHNE Nafarroak, bestalde, prezioen jaitsiera horrek sektorean eragiten dituen ondorioak neurri batean arintzeko, joan den asteartean, Nafar Gobernuak onartu eta publiko egin duen behi ama bakoitzeko 30 euroko laguntza, positibotzat eta beharrezkotzat jotzen du, eta berau izapidetzeko erraztasuna ere bai. Nolanahi ere, uste dugu horrelako laguntzak ez liratekeela beharrezkoak izango administrazio eskudunek, nafarrak barne, haragi mota horren merkatuaren funtzionamendu normala zainduko balute, aipatutako Elikadura Katearen Legea zorrotz aplikatuko balitz.