1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
 MINISTROAREN DIMISIOA ESKATU DUTE

Ministeritzari nekazal sindikatuak aditu gabe aurrera segitzea leporatu diote

EHNEtik bat egin dugu COAGek, Asajak eta UPAk Ribera presidenteordearen dimisio eskaerarekin. Dimisioa eman dezan eskatu dute, baldin eta, berehala, Babes Bereziko Basaespezieen Zerrendan (LESPRE) otsoa sartzen duen ministerio-aginduaren proiektua bertan behera uzten ez bada. Babes Bereziko Basaespezieen (LESPRE) zerrendan otsoa sartzen duen ministerio-aginduaren proiektuaren publikazioak adostasuna bilatzeko irekitako negoziazio- esparrua likidatzea ekarriko luke.

Mugimendu horrekin Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko ministroak bere kasa urratzen du maiatzaren 12ko bileran nekazarien erakundeei azaldutakoa. Bilera horretan, Mitecoko biodibertsitateko zuzendariak adierazi zuen agindu hori onartzea lotuko zitzaiola aldez aurretik abeltzainekin eta autonomia-erkidegoekin adostutako otsoa kudeatzeko eta kontrolatzeko estrategia integral bati. Era berean, COAGek, Asajak eta UPAk aurrez uko egin diote irailaren 25eko datari, LESPREn otsoa lotzeko muga gisa. Nekazarien elkarteek honako arrazoi hauek baztertu dituzte:

  • Otsoa kontserbatzeko estrategia bat eta segurtasun juridikoari buruzko araudi bat egitea ezin daiteke otsoa Lespre zerrendan sartzea edo ez sartzeko erabakia hartzeko oinarri bakarra izan.
  • Miteco-ren aldetik kontraesana dago berriro ere, agindu honekin aurrera jarraitzen badu; izan ere, ezin zaio modu eraginkorrean ekin otsoaren kontserbazio estrategiari egoeraren ikuspegi integralik ez badago. Estrategia adostu ondoren, otsoa kontserbatzeko egokiena den tokian sailkatzeko beharrezko neurriak hartu behar dira, abeltzaintza-jarduera kaltetu edo arriskuan jarri gabe.
  • Ministro-agindu hau argitaratzeko asmoak eta azkartasunak soilik adieraz dezakete Miteko-ren helburu bakarra otsoa lurraldean hedatzea dela, horrek abeltzaintza estentsiboan eta landa-ingurunean izango dituen ondorioak kontuan hartu gabe.
  • Otsoen kopurua handitzeko eta gehitzeko jarduerak egin aurretik, gaur egun dauden talde eta aleen kopurua aztertu behar da, eta otsoaren eta ganaduaren arteko elkarbizitzaren arrakasta erraztuko duten neurri egokienak eta eraginkorrenak eztabaidatu: populazioaren kontrola, kalteen aurrean prebentzio-neurriak eta konpentsazio publikoak ezartzeko laguntzak.
  • Agindu-proiektu honetan modu lausoan jasotzen da araua indarrean sartzeak eta otsoa kontserbatzeko estrategia argitaratzeak duten lotura. Beste behin ere, Ministerio honen kontraesana ikusten dugu, eta ezin dugu jarduera hori justifikatu. Otsoa Lespre-n sartzea OPAen eta eragiten dien autonomia-erkidegoen arteko lankidetzaren emaitza izan behar da.