1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Jabier Muñoa, irabazlea

Iraileko lehen igandean Legazpin hogeita hamazazpigarren Gipuzkoako Ardi Gazta Txapelketan Zeraingo Jabier Muñoaren gaztak eskuratu zuen lehen postua.

Horrela, Basozabal gaztandegiak zuzenean lortu du Euskal Herriko Idiazabal Gaztaren txapelketarako txartela. Zeraindarrarekin batera lehen hamar sailkatuek hartuko dute parte aipatu lehian.

Bestetik, Urtatzako zelaian 52. Artzain Txakur Txapelketan lau artzainek hartu zuten parte, eta guztietan onena, Jabier Zubiaurreren ‘Mendi’ txakurra izan zen, eta atzetik Aitor Tatoren ‘Nabar’ gelditu zen.

Sailkatuak Lehen hamar sailkatuek Euskal Herriko Idiazabal gaztaren lehian parte hartuko dute:

  1. sailkatua-Basozabal
  2. sailkatua -Ondarre
  3. sailkatua -Goienetxe
  4. sailkatua -Olalde
  5. sailkatua-Otatza
  6. sailkatua – Gaztañaditxulo
  7. sailkatua -Beizama
  8. sailkatua -Troskaeta
  9. sailkatua –Intzartzu
  10. sailkatua –Baztarrika