1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Hego Euskal Herriko Idiazabal Gaztaren txapelketa urriaren 17an egingo da Idiazabalen. Aipatu lehian, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, nahiz Nafarroan egindako txapelketetan lehen hamar postuetan gelditu diren gaztandegiek parte hartzeko aukera izango dute. Hau da, berrogei parte hartzaileren artean egongo dela 2021eko Hego Euskal Herriko Idiazabal Gaztarik onena.

Lehiaketaren harira gazta saltzeko postuak eta antzeko ekitaldiak antolatu izan dituzte bai Artzai Gazta elkarteak, baita Idiazabalgo Udalak ere, baina aurten Covid-19aren izurriak ezarritako protokoloen baitakoa izango da antolaketa guztia. Bestetik, gogoratu behar da, urriaren 31n izango dela Zaldibian Ardiki eguna eta bertan XXVI. Mondeju lehiaketa izateaz gain, Aralarko Artzain Gaztaren XXIII. lehiaketa ere egingo dute. Jai egun hau ere Covid- 19aren kontrolerako protokoloak betez ospatuko da.