1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Artzain Eskolak

Irailean hasi eta 2021eko martxoaren erdialdean amaituko da, 900 eskola-orduren ostean. Saio teorikoak eta praktikoak egingo dira Artzain Eskolan (Gomiztegi Baserria) eta ardi eta esnetarako ahuntzen  artzain-enpresetan.

 

Ikastaro honen helburua da ard eta ahuntz azienden sektorean instalatu nahi duten pertsonak prestatzea, animalien maneiuari, ekoizpenari, merkaturatzeari eta enpresaren kudeaketa integralari dagokienez.

Ikastaroaren datuak

Iraupena: 900 ordu

Egutegia: hasiera, 2020ko irailaren 28an. Itxiera, 2021eko martxoaren 11n.

Metodologia: proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (ABP). Prestakuntza praktikoa eta bisita teknikoak dira indarguneak.

2020ko uztailaren 15era arte.

Programaren laburpena

  • Artzaintzaren historia
  • Bazka-ekoizpena, elikadura eta maneju birsortzailea
  • Baserriko makinak eta instalazioak maneiatzea eta mantentzea
  • Enpresaren kudeaketa integrala eta ekintzailetza-teknikak
  • Erreprodukzioa eta hautaketa
  • Instalazioak
  • Esnearen kalitatea
  • Kudeaketa tekniko-ekonomikoa eta laguntza-plana
  • Iparralde-Hegoalde eskolen arteko trukea
  • Patologiak
  • Artzain txakurra trebatzea
  • Esnekiak egitea
  • Marketina eta merkaturatzea

Eduki horiek osatzeko, baserrietako edo enpresetako praktikak, tutoretza eta orientaziozerbitzuak eta Iparraldeko eskolarekin trukea egingo dira.

Ikusi prestakuntza-eskaintza osoa