1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA

CPAEN/NNPEK-ko lehendakari kargua hartu eta zazpi urtera, Edorta Lezaunek Mirian Otxotorenari eman dio lekukoa. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren lehendakaritza hartu du 2023ra arte, eta urte horretan hauteskunde berriak egingo dira.

• Edorta Lezaunen lehendakaritza-aldian, CPAEN/NNPEK ekologikoan ziurtatutako 536 enpresa eta operadore izatetik 709 izatera igaro da. Nafarroako ekoizpen ekologikoak 84.000 hektarea baino gehiago ditu gaur egun, duela bost urte baino bi aldiz gehiago. Azken urteetako hazkundea % 3koa izan da.
 

• Mirian Otxotorenak ekoizpen ekologikorako funtsezkoa den urte batean hartuko du lehendakaritza: 2022an, ekoizpen ekologikorako Europako araudi berria aplikatuko da.

• Aurten hogeita bost urte beteko dira CPAEN/NNPEK abian jarri zenetik, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi bat egingo da irailean.

• Mirian Otxotorenaren lehendakaritzapean, CPAEN/NNPEKen Kontseiluak hurrengo urteetan lan egingo du tokiko elikadura-sistema jasangarriagoak eraikitzeko eta sektorea ekoizleekin egituratzeko.

Edorta Lezaunek CPAEN/NPEKen lehendakaritza utzi du zazpi urtez Nafarroako nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren buru jardun ondoren. Denboraldi horretan, erakundea berregituratu eta antolatu egin da, operadore ekologikoekiko harremana areagotu du eta proiektu garrantzitsuak jarri ditu abian. Lezaunen ibilbidean, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren mugarriak daude, hala nola Nafarroako Azoka Ekologikoa, EKOmerkatua, Ekoalde ekoizpen ekologikoaren zentro logistikoa abian jartzea, Geltoki proiektuan parte hartzea edo hainbat ikastetxetan ezarritako jantoki kolektibo osasungarrien proiektua. Plan horrek bere bideari jarraitzen dio, eta 2021 honetan ikastetxe eta zentro soziosanitario berriak sartuko ditu.

Edorta Lezaun CPAEN/NNPEK-ko buru izan den aldian, ekoizpen ekologikora bideratutako operadoreen eta hektareen kopuruak gora egin du. 2015ean 536 enpresa eta operadore zeuden izena emanda, eta gaur egun 709 daude. Estatuan, Europan eta munduan gertatzen ari denaren antzeko hazkunde iraunkorra izan du. CPAEN/NNPEK azalerari dagokionez (1996an hasi zen nekazaritza-ekoizpen ekologikoa ziurtatzen), 700 hektareatik 84.000 hektareara igaro da 2021. urtearen hasieran ziurtatutako azalera; kopuru horrek bikoiztu egin ditu lau urte lehenagoko datuak: 2017an, 48.000 hektarea ziren ziurtatutako hektareak.

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak hautatutako lehendakari berria Mirian Otxotorena da, Iturgoiengo abeltzaina eta gaztagilea. Bere 350 ardi latxekin eta sasiardirekin Axuribeltz gazta egiten du. Bere zerealak eta lekadunak ere ekoizten ditu bere animalientzat. Hauek, Urbasa eta Andian bazkatzen dute 6-7 hilabetez.

CPAEN/NNPEKen ildo estrategikoak

Otxotorenak CPAEN/NNPEKentzat funtsezkoa den unean hartuko du lehendakaritza. Aurten, erakundearen 25. urteurrena ospatzen da. Ekitaldi hori irailean izango da ziurrenik, eta 2022an ekoizpen ekologikorako Europako araudi berria aplikatuko da. Urte garrantzitsua da Nafarroako ekoizpen ekologikoan, baita covid-ak sortutako krisiagatik ere. Krisiak agerian utzi du egungo ekoizpen eta elikadura-sistema, jasangarritasunaren eta segurtasunaren ikuspegitik.

Otxotorenak entitatearen agintea hartu du, Edorta Lezaunen lehendakaritzan abian jarritako proiektuei jarraipena emateko asmoz. Hala, CPAEN/NNPEK.en Kontseiluak proposatutako ildo estrategikoak landuko ditu, eta beharrezkoak diren mekanismoak artikulatuko ditu, batetik, tokiko elikadura-sistema iraunkorragoak eraikitzeko, Nafarroako biztanle guztiei elikadura osasungarria bermatzeko, eta, bestetik, sektorea egituratzeko, ekoizpen-eredua aldatuz.

Bere gain hartzen dituen erronketako bat Europako Itun Berdearen helburuetara egokitzea da, “Baserritik mahaira” izeneko Europako Batzordearen estrategiaren barruan. Estrategia horrek Batasunaren ekoizpen ekologikoaren bultzada garrantzitsu bat aurreikusten du, eta sistema iraunkorragoa lortu nahi du, Europako populazioaren elikadura hobetzeko, landa-populazioa finkatzeko eta klima-aldaketaren ondorioak arintzeko.

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak, bere lehendakaritzapean, Nafarroako elikagai-subiranotasunean aurrera egiteko eta agroekologian oinarritutako sistema berri baterantz igarotzeko mekanismo zehatzak eta tresnak antolatu eta finkatzeko lan egingo du.

NAFARROAKO NEKAZAL PRODUKZIO EKOLOGIKOAREN KONTSEILUA

Lehendakaria:

Miriam Otxotorena (EHNE)

 

Batzordekideak:

David Ruiz (EHNE)

Francisco Yoldi Arbizu (EHNE)

Adriana Ochoa (UAGN)

Álvaro Cirauqui (UAGN)

Jose Alberto Erburu (INTIA)

Juan Antonio Lezaun (INTIA)

 

Zuzendari teknikoa

Enrique Arnedo Pérez (CPAEN)

 

Nafarroako Gobernua

Jokin Resano (Landa Garapeneko Departamendua)

 

https://navarraecologica.org/eu